Izena eman online
Gaur egun, Espainian erlijioren baten jarraitzaile direla dioten pertsonen kopurua duela hamarkada batzuetakoa baino txikiagoa da. Hala ere, gaur egun gure gizartea askoz ere anitzagoa da erlijio-sinesmenekin duen harremanari dagokionez. Erlijio-aniztasuna gizarte modernoen elementu bereizgarrietako bat da, eta gizarte aske ororen ohiko sintoma da. Pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio-askatasuna da oinarri.
Tailer honek metodologia interaktibo, dinamiko eta gogoetatsua erabiltzen du esperientzian oinarritutako ikaskuntzen bidez (sentitzea, pentsatzea, jardutea); herritartasun inklusiborako hezkuntzari egiten dion ekarpena da, sinesmenen eta uste sendoen aniztasunarekiko aitorpenean eta errespetuan oinarritua.
Ikasleek sinesmen-aniztasunari buruz duten ezagutza hobetzea, partaide garen gizarte anitzaren fenomeno bereizgarri gisa.
Pentsamendu kritikoa, elkarrizketa eta oinarrizko eskubide eta askatasunekiko errespetua sustatzea.
Hartzaileak: DBH-ko 3. eta 4. mailako ikasleak.
Eskuragarri dauden saioak baino talde gehiagok izena emanez gero, Bizikidetza eta Aniztasunerako Zerbitzuak ezarriko ditu saio horiek esleitzeko irizpideak.
Saioetan irakasleak gelan egotea gomendatzen da.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Bizikidetza eta aniztasuna Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza DBH 3. DBH 4.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.