Izena eman online
Bizikidetza ikasgelan giza-heziketako esku-hartze programa ikastetxean integratzen da, sarean eta komunitatean lan egiteko orientaziotik abiatuta eta pertsona eta ingurunea ditu ardatz. Bizikidetza sustatu eta irakaslanean lagundu nahi du.
Programaren oinarrizko baliabide metodologikoa ekintza Kokurrikularrak deritzonak dira, eskolako curriculuma osatzen dutelako. Programaren bost saioetan ondorengo ekintzak egingo dira:
Gizartearekin eta herritartasunarekin lotutako ekintzak: ikasleen gaitasun pertsonalak, sozialak eta hiritarrak garatzeko helburua dute. Besteak beste, Kinballean aritzea.
Sareko ekintzak: ikasleek inguruko zerbitzu, elkarte edo baliabideren bat ezagutuko dute eta pertsona anitzekin harremana izateko aukera izango dute.
Bizikidetzarako printzipioak adostea, ekitatetik, aniztasunetik eta errespetutik, eta gatazkak konpontzen ikastea.
Hausnarketa kritikoa egitea, sexuari, adinari, jatorriari, egoera sozioekonomikoari eta gaitasunei lotutako aniztasunari buruz, bai eta aniztasun horrek gure bizitza sozial eta pertsonalean duen eraginari buruz ere.
Komunitatean dauden pertsonen aniztasuna eta eskubide osoko subjektu gisa onartzeko gaitasuna garatzea.
Norberaren autonomiatik abiatuta, norberarenganako eta komunitatearenganako konpromisoak hartzea.
Hartzaileak: LHko 3. zikloko eta DBHko ikasleak.
Izen-emateak eskainitako plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak taldeak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
Saioak egiten diren bitartean gelan irakasle bat egotea komenigarria da.
Ikastetxetik kanpo (baina beti Gasteiz barnean) egiten den jarduerako joan-etorria ikastetxeak berak ordainduko du, beharrezkoa bada.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Bizikidetza eta aniztasuna Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza LH 5 LH 6 DBH 1. DBH 2. DBH 3. DBH 4.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.