Hondakinen sorrera eta birziklapena

Deskribapena

Etxe eta saltokietako hondakinen sorrerari eta hiriko hondakin solidoen birziklapenari buruzko datuak, Tokiko Agenda 21eko proiektuaren barruan kalkulatuak. 2008. urtetik aurrera, adierazle horiek kalkulatzeko beste metodologia bat erabiltzen da. Lehenengo kasuan, metodologiak hiri hondakinen pisua neurtzen du, bai etxeko hondakinena zein erakundeen, denden eta bi horien parekoak diren jardueretatik datozenak, betiere udal zerbitzuek jaso badute (ez dira barnean sartzen hirian bitarteko pribatuen bidez jasotzen diren hiri hondakin asimilagarriak). Bigarrenean, kalkulua egiteko erabili diren hondakin zatikiak hurrengoak dira: bolumen handiko hondakinen bilketa espezifikoa, edukiontzien bidez eta atez ate egiten diren bilketa selektiboak papera-kartoiari, beirari, ontzi arinei eta arropei dagokienez, pilen bilketa eta puntu berdeetan bildutako hondakinak, bai puntu berde mugikorrean bai garbiguneetan.

Identifikazio-datuak

  • Denbora-tartea : 2008/01/01 - 2018/12/31
  • Eguneratze-maiztasuna: Urtekoa
  • Azken eguneratze data: 2020/02/24

Datuen artxiboa

Informazio osagarria

Berrerabiltzeko baldintzak

  • CC BY 4.0 lizentzia (nazioartekoa): Obraren edozein ustiapen baimentzen da, helburu komertziala dutenak barne, baita obra eratorriak sortzea ere, eta horien banaketa ere baimenduta dago, inolako murrizketarik gabe.

Filtroak

Gizartea eta ongizatea Hirigintza eta azpiegiturak Hondakinak eta saneamendu publikoa Serbitzuak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.