Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. San Pedro eliza

Hiria ezagutzea2022-2023 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izena eman on-line

Azalpena

Ibilbide honek gure hiriko historiara gerturatzen gaitu, San Pedro elizaren bitartez. Besteak beste, honako alderdiak jorratzen ditu: eliza sortu zeneko Gasteizko testuinguru historikoa; tenpluak historian zehar gure hirian izan dituen eginkizunak; gotikoaren eta bestelako arte-estilo batzuen ezaugarriak; eta tenpluaren ezaugarri praktiko eta apaingarri nagusiak.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • San Pedro elizaren historia Gasteiz hiriaren historiarekin lotzea.
  • Estilo gotikoaren eta elizaren beste estilo artistiko batzuen ezaugarriak ikastea.
  • Ikasleek historia- eta arte-ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea.
  • Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Hartzaileak

DBHko 3. eta 4. mailak, DBHO, HHI eta eskolako ez diren beste kolektibo batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Lekua: San Pedro elizpean.
  • Hasiera-ordua: 9:30. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi "Oharrak" atalean izena emateko orrian, eta ordutegia egokitzen saiatuko gara.
  • Iraupena: 01:30
  • Material didaktikoak:
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. Talde bakoitza bere irakaslearekin joango da, eta irakasle hori arduratuko da bere jokabideaz.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun lehenago, data berria aukeratu ahal izateko.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Harremanetarako: Maite Viteri(945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta María Jesús de Castro (945 16 16 16 – 6544 luzapena / mjdecastro@vitoria-gasteiz.org)
  • Laguntzailea: San Pedro parrokia.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.