Hirian hezi – Informazio adierazgarria

Hirian hezik 200 jarduera baino gehiago eskaintzen dizkio Gasteizko hezkuntza komunitateari: hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, bisitak, zinema, antzerkia, kirol hastapenak, erakusketak, ibilbideak...
Hirian hezi Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren parte da.
1. Inskripzioa
- Inskripzio orokorra: irailaren 5tik, 8:30etik aurrera, irailaren 22ra arte.
- Lehentasunezkoa: irailaren 3tik, 8:30etik aurrera, irailaren 22ra arte.
- Eskolaz kanpoko taldeak: irailaren 23tik 26ra arte, tokirik balego.
*Jardueraren batek inskripzio-data espezifikoak izan ditzake.
**Lehentasun-maila: izena ematea hasi aurretik, Hezkuntza Zerbitzuak lehentasun-maila jakinaraziko die ikastetxeei. Neurri hau gizarte-kohesioa eta hezkuntza-ekitatea hobetzeko erronkari erantzuteko sortu da.
2. Difusioan laguntzea
Nola lagun dezakete ikastetxeek proiektua zabaltzen?
2021-2022 ikasturtetik aurrera ikastetxeei gonbita egiten zaie Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua zabaltzen laguntzeko; eta horren baitan Hirian heziko jarduerak daude.
Helburua da eskola-komunitatearen barruan ezagutaraztea, bereziki ikasleen eta familien artean, ikastetxeak hiri-proiektu komun baten parte direla azpimarratzeko.
Zer egin?
Ikastetxe batek Hirian hezi hezkuntza-jardueretan parte hartzen duenean —adibidez, familiekiko komunikazioan, Urteko Planean edo Memorian, webgunean edo sare sozialetan—, honako testua jasoko du Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren irudi grafikoarekin batera:
“Gure ikastetxea Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren parte da Hirian Hezi hezkuntza jardueretan parte hartzen duelako. Hezkuntza-ekintzaren bidez gizarte-kohesioan eta -ekitatean aurrera egiteko hiri-konpromisoa partekatzen dugu.”
3. Iradokizunak eta hobekuntzak
Proposamenak eta iradokizunak bidaltzeko bideak: udal zerbitzuekin eta erakunde antolatzaileekin harreman zuzena izateaz gain, zentroek honako kanalak erabil ditzakete ideiak, iradokizunak edo proposamenak bidaltzeko:
- Herritarren postontzia
- Posta elektronikoa: hezkuntza@vitoria-gasteiz.org
Aurki gaitzazu: www.vitoria-gasteiz.org/hirianhezi
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.
