Hobariak eta salbuespenak ibilgailuen zergan - Ezintasunagatiko salbuespena

% 33ko edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonak zerga hau ordaintzetik salbuetsita daude, baldin eta betebehar hauek betetzen badituzte:

Behin salbuespena onartutakoan, ez da beharrezkoa hori berritzea, arrazoi hauetakoren bat dela kausa interesdunaren egoera aldatu ezean: ibilgailua aldatzea, ezintasun ziurtagiria indarrean ez egotea, gida-baimena iraungitzea...

Betebeharrak

  • % 33ko edo gehiagoko eta % 65etik beherako ezintasuna izango du, eta gainera A, B edo C letretan sailkatuta egon eta 7 puntu edo gehiago lortu behar du; bestela,
  • % 65eko edo hortik gorako ezintasuna izan beharko du.
  • Ezinduak 14 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailu baten titularra izan beharko du.

A letran sailkatutako pertsonei ez zaie 14 zerga zaldien muga ezarriko, baldin eta ibilgailua gurpil aulkiaz erabiltzeko egokituta badago.

  • Ezinduak bakarrik erabiltzeko edo hura eramateko izan beharko du ibilgailuak.
  • Ezindu bakoitzak ibilgailu bat baino ezingo du zerga ordaintzetik salbuetsi.

Ezinduentzako salbuespena 2020.urtean - Betebeharren laburpen taula pdf

Behar den dokumentazioa

  • Eskabide-orri pdf
  • Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emandako ezintasun ziurtagiria, eguneratua.
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
  • Ibilgailuaren erabilera egiaztatzeko:
    • Hark bakarrik erabiltzeko bada: gidatzeko baimena, indarrean.
    • Bera eramateko dela adierazten badu: eraman ohi duen pertsonaren izen-deiturak eta nortasun-agiriaren zenbakia eman beharko ditu, eta hark indarrean duen gidatzeko baimenaren kopia erantsi -ezinduarekin batera erroldatuta egon beharko du pertsona horrek zerga sortzen den unean, salbu eta ezindua A letran sailkatuta badago-.

Eskaera egiteko epea

  • Urtarrilaren 1ean alta emanda dauden ibilgailuak: zerga ordaintzeko epea bukatzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean (2020-06-15era arte).
  • Matrikulazio berriak: 30 egun baliodun, ibilgailuari alta ematen zaion egunetik aurrera.

Epea igaro ondoren aurkezten diren eskabideek hurrengo ekitalditik aurrera izango dute eragina.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
  • Herritarrentzako Arreta: 010 (945161100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: