Gazteria Zerbitzua

GeoVitoria no funciona sin javascript.

Helbidea:
Frai Zacarias Martinez 3
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
+34 945 16 13 68
Faxa:
+34 945 13 13 55

Zereginak:

  • Vitoria-Gasteizko gazteen egoera ezagutzea, bai gaurko bai etorkizuneko joerak
  • Gazteentzat beste udaletan egiten den lana ezagutzea
  • Aisialdiaren erabilera positiboa eta gazteen dinamizazio soziokulturala sustatzen duten zerbitzu eta programak garatzea
  • Gazteekin informazio- eta komunikazio-programak garatzea, beharrei irtenbideak bilatzen laguntzeko
  • Elkartegintzan eta gazteen partaidetzan eragitea
  • Gazteekin lan egiten duten gizarte eragileen prestakuntza bultzatzea, bai informazioan bai dinamizazio soziokulturalean
  • Gizartea, oro har, gazteen errealitatearekin sentsibilizatzea
  • Udalaren Gazte plana burutzea, beste sailekin eta erakundeekin batera
  • Adostasuna lortzeko eta gizartearen parte hartzeko sistemak sendotzea planaren onarpenerako, jarraipenerako eta ebaluaziorako.
Oroit-idazkiak:

Gazteria Zerbitzuko web gunea

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.