Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Udala

Hiria ezagutzea2022-2023 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea.

Izena eman on-line

Azalpena

Ibilbidean, zuen hiriko Udala hobeto ezagutuko duzue: nola jaio zen, non dauden bere eraikin nagusiak, zer eginkizun dituen eta zer zerbitzu eskaintzen dizkizuen. Jarduerak hiru zati ditu: ibilbide bat gertuko hainbat toki eta zerbitzu ezagutzeko; Udaletxe barruko bisita; eta osoko bilkura baten simulazioa, Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan (aurretiaz gelan prestatua: ikusi Irakaslearen koadernoa).

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Udal erakundearen jatorria, gaur egungo antolakuntza eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutaraztea.
  • Udaletxeko aretoak ezagutzea eta dituzten funtzioak azaltzea.
  • Ikasleek historia- eta arte- ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea.
  • Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea. Hartara, hiriak eskaintzen dizkigun baliabide eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko behar den informazioa ematen zaie ikasleei.
  • Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Hartzaileak

DLHko 5. eta 6. mailak, DBHO, HHI eta eskolako ez diren beste kolektibo batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Lekua: Montehermoso jauregia.
  • Hasiera-ordua: 10:00 eta 12:00. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi "Oharrak" atalean izena emateko orrian, eta ordutegia egokitzen saiatuko gara.
  • Iraupena: 1:30ean.
  • Material didaktikoak:
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. 26 ikasle baino gehiago badatoz, taldea bitan banatuko da. Taldea bitan banatuz gero (26 ikasle baina gehiago etorriz gero) ezinbestekoa da ikastetxetik bi arduradun etortzea, talde bakoitza irakasle batekin joan dadin.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda, taldea ezin bada jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez hiru egun baliodun lehenago, data berria aukeratu ahal izateko.
  • Talde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala jokatzea.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta María Jesús de Castro (945 16 16 16 – 6544 luzapena / mjdecastro@vitoria-gasteiz.org).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.