Sindikoa-Herritarren Defendatzailearen Bulegoa – Zer da eta zertan lagun zaitzake

Sindiko edo Herritarren Defendatzailea

Udalerri esparruko herritarren babeslea da, zeinak, Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak hala aginduta, xede baitu udal-administrazioaren, udal-enpresa publikoen ea erakunde autonomoen jarduna gainbegiratzea, hartara herritarrei dagozkien eskubideen urraketa galarazteko. Horretarako, herritarren arazoak entzuten ditu eta aholku ematen die udal-zerbitzuen inguruan izan ditzaketen erreklamazioen inguruan, eta, behar izatera, zerbitzu horiek hobetzeko gomendioak ematen ditu. Doako zerbitzua da.

Sindikoaren Bulegoaren ezaugarri dira gertutasuna, independentzia, objektibotasuna eta neutraltasuna. Sindikoaren bulegoa izate hutsa kalitate demokratikoaren eta gobernu onaren zantzuak dira. Sindikoak ez du ahalmen betearazlerik, eta ezin du prozesu judizial baten menpe dauden auzietan jardun.

Osoko Bilkurak izendatzen du, eta haren aurrean eman behar izaten du kontu urtero,urte horretan izan duen jardunaz. Sindikoaren agintaldia 5 urtekoa da, eta karguan berriztatu daiteke, gehienez ere bi agintalditan. Informazio gehiago sindikoari buruz: Leire Zugazua Urturi.

Zer egin dezake sindikoak zure alde?

Gasteizko Udalaren inguruan edozein zalantza duzula ere, eta hark behar bezala erantzuten ez dizula ikusten baduzu, sindikoak lagundu egin zaitzake:

  • Kezkatzen zaituen auziari buruz orientatu, aholku eman eta informatzen.
  • Gasteizko Udalaren jarduera esparruari dagokionean, zure eskubide eta interes zilegi eta bidezkoak artatzen.
  • Gomendioak eta iradokizunak egiten (baita legez bete beharrekoak gogoratzen ere) Gasteizko Udaleko zerbitzu orori, bai eta haren menpeko enpresa publiko ea erakunde autonomoei ere, zure egoera konpondu dezaten edo aurrerantzean beste inork halakorik pairatu ez dezan.
  • Udala eta zu zeu zerbait adostera iritsi zaitezten.
  • Beste norbaitekin arazoren bat baduzu, sindikoak bitartekari lana egin dezake, baldin eta alde biek baimentzen baduzue.

Sindikoa

Hiru hilean behin Iradokizun eta Erreklamazio Batzorde Bereziaren, aurrean agertzen da, aurreko hiru hilabeteetan Herritarren Defendatzailearen Bulegoak izan duen jardunaz informatzeko. Gaur egun, sindikoa Gasteizko Udalerriko Gizarte Kontseilu ko eta Udalaren Gardentasun Kontseiluako kidea da.

Historiara joz gero, ikusiko dugu Gasteizen prokuradore sindiko nagusia antzinatik errotutako kargua dela. Sindikoaren jatorria XV. mendean dago. Haren zeregina hiriko petxeroen eskubideak babestea zen.

Euskadin badugu beste erakunde bat, Autonomia Erkidegoko erakundea, Arartekoa, zeinarekin lankidetza-hitzarmena (pdf) dagoen 2006tik aurrera, lankidetza-ildoak egituratzeko eta bikoiztasunak saihesteko. Pertsonaren batek kexa bera bi erakundeei aurkezten badie, koordinazio formula egokiak hitzartuko dira jardunen bikoiztasuna ekiditeko.

Arau-esparrua.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: