Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Erdi aroko Gasteiz

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izena eman on-line

Azalpena

Ibilbide historiko-artistiko honetan, Gasteizen erdi aroko historiko, urbanistiko, artistiko eta sozial ezaugarri nagusiak ezagutzera ematen dituena, bi eduki-mailarekin: bata Lehen Hezkuntzarako eta bestea Bigarren Hezkuntzarako.

Jarduerak bi zati ditu: bata, ibilbidearen aurretik, bideo bat ikusiko da ikastetxean, eta, bestea, hiriko erdi aroko hirigunetik egingo den ibilbidea.

Gasteizko historiako puntu eta eraikin esanguratsuetako geltokiez gain, honako leku hauetara ere iritsiko gara: Santa Maria katedraleko bisitarien zentroko maketa-aretora, harresira, Kordoi etxera eta BIBAT museora (LH).

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Erdi aroko hirigunetik eta bertako eraikin esanguratsuenetatik ibilbide didaktiko bat eginez, erdi aroko ezaugarriak eta egungo hirian izan zuen eragina ezagutzea.
  • Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea, ikasleei eskaintzen dizkigun baliabideak eta zerbitzuak ezagutzeko eta erabiltzeko behar duten infromazioa emateko.
  • Ikasleek historia- eta arte-ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea.
  • Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea. Hartara, hiriak eskaintzen dizkigun baliabide eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko behar den informazioa ematen zaie ikasleei.
  • Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Hartzaileak

LHko 5. eta 6. mailak, DBHko 1. eta 2. mailak, DBHO, HHI eta eskolaz kanpoko beste kolekitibo batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta María Jesús de Castro (945 16 16 16 – 6544 luzapena / mjdecastro@vitoria-gasteiz.org)
  • Laguntzaileak: Katedral Fundazioa, Vital Fundazioa eta Arabako Foru Aldundiko Museoen Zerbitzua.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Actividades Educativas Municipales - Curso 2019-2020 - Itinerario: Vitoria Medieval

  • Hice la visita el curso pasado. Con un grupo de 2 ESO, tanto la visita como el material auxiliar fantásticos.

    Edurne Alegre 2019/09/06 15:41:28 Erantzuna eman zaio

  • Buenos días

    Nos satisface que la Actividad Vitoria Medieval, una de las 225 actividades del Programa Vitoria-Gasteiz Ciudad Educadora, haya sido de su interés.

    Agradecemos su comentario, nos ayuda a seguir trabajando en esta línea.

    Saludos.

    Udalaren logotipoa Udala 2019/09/09 06:31:10