Vitoria-Gasteiz HHESen Hiri Koordinatzailea

Hiri Hezitzailea izatea hezkuntza jarduerak eskaintzen dituzten zerbitzuak edo departamentuak izatea baino gehiago da. Eredu berria da, eta eredu horretan hezkuntzak eskola gainditzen du, bai berori garatzen den denborari, bai espazioari dagokienez. Gure bizitzan, prozesu iraunkorra da hezkuntza, eta eragile sozializatzaile askok parte hartzen dute prozesu horretan.

Eredu berri honetan, hezkuntza-jardueraren esparru sozializatzailea ingurunea da, zentzu zabalenean. Ingurune horrek hezkuntza tipologia guztiak barne hartzen ditu, eta eduki eta aplikazioen aldetik konplexutasuna oso handia da. Prozesu horretan parte-hartzeak funtsezko zeregina betetzen du, eta aukera-berdintasunean eta norbanakoaren eta taldearen promozioan oinarritutako dimentsio globala hartzen du, honako balio hauetan oinarrituta: errespetua, elkartasuna edo gizarte-inklusioa. Laburbilduz, Hiri Hezitzaile bat eraikitzeko giro hezitzailea sortu behar da hirian.

Logo Encuentro RECE

Vitoria-Gasteizek, 2020-2022 aldirako hiri koordinatzaile gisa, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen XV. Topaketa antolatuko du, Europa Jauregian, 2022ko martxoaren 17an eta 18an, "Hiri hezitzailea sendotu" lelopean. Informazio gehiago topaketaren webgunean.

Lotura interesgarriak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.