Hezkuntza Programen Atala

Zereginak:

  • Sailak zuzenean kudeatzen dituen hezkuntza programak gauza daitezen koordinatzea, urteko jarduera programarekin bat.
  • Ikastetxeek hezkuntza programetan parte hartzeko antolakuntza koordinatzea; horretarako, eskabideak eta haien informatizazioa gainbegiratu behar ditu, egutegiak ezarri, eta parte-hartzaileekin komunikazio egokia dagoela ziurtatu.
  • Programak garatzeko aldiak koordinatzea, antolakuntzan eta epeetan desbideratzeak gerta daitezen saihestuta.
  • Programen garapena optimizatzea, gabeziak aurkituz eta zerbitzuburuari haiek zuzentzeko proposamenak eginez.
  • Hezkuntza programen balioztatzea eta gauzatzea koordinatzea, eta ikasturtea bukatzean zerbitzuburuari oroitidazki bat aurkeztea.

Hezkuntza Programak

UHS Hezkuntza Programak

Hezkuntza gaitasun orokorrak barneratzeko ezinbestekoa da Vitoria-Gasteizko hiriaren ondareaz baliatzea. Hiria, aldi berean, hezkuntzarako ingurunea, bitartekoa eta edukia da.

Duela hogei urtetik hona, Udaleko Hezkuntza Zerbitzua hainbat hezkuntza programa diseinatzen eta abian jartzen ari da. Programa horiek hezkuntza-sistema osatzea izan dute helburu beti, eta, horretarako, eskola komunitatearen esku jarri dira hiriak dituen hainbat bitarteko eta baliabide.

icono Arte eta Historia ibilbideen programa

icono Musika adierazpena (informazio orokorra)

icono Gasteiztxo (informazio orokorra)

icono Nazioarteko Magia Jaialdia

icono Laguntza Psikopedagogikoak

icono 0por programa

icono Material didaktikoak

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.