Hiri hezitzaileen karta

Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea

1990. urtean, Bartzelonan Hiri Hezitzaileen Nazioarteko I. Biltzarra egin zen. Munduko hogei herrialdetako hirurogei hiri baino gehiago biltzen dituen taldean, hiriek heziketarako eskaintzen duten ahalmenaz jabetuta, oinarrizko printzipio batzuk zehaztea erabaki genuen, hirian hezkuntza sustatzeko helburuarekin. Horrelaxe sortu zen Hiri Hezitzaileen Karta, politikarekin, pedagogiarekin eta hirietako mugikortasunarekin lotutako tresna; hiriaren proiektu politikoan hezkuntzak zeharkako ardatzetako bat izan behar duela proposatzen du honek, eta tokiko gobernuak lurraldean eragiten duten hezkuntza-eragile guztien ahaleginak −publiko, sozial eta pribatuenak− antolatu behar dituela iradokitzen du. Hiri Hezitzailea izateko eskubidea kontuan hartzen du kartak, bertako biztanleen interes kolektibo, sozial, ekonomiko eta hezitzaileen oinarrizko adierazpide den neurrian, betiere, elkartasuna, askatasuna, ekitatea eta duintasuna aintzat hartuta, eta kulturen errespetuan, iraunkortasunean eta justizia sozialean oinarrituta.

Hiri Hezitzaileen Karta aldarrikatu eta onartu zenean, hirien talde horren barnean, banakako eta taldeko prozesu bat egiten hasi ginen, izan ere, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen (RECE)(Beste leiho batean irekiko da) eta Nazioarteko Elkartearen bidez (AICE)(Beste leiho batean irekiko da), bai tokian-tokian eta bai nazioartean debate eta elkarrizketarako prozesu zabal bat egiteko aukera eman baitzuen horrek.

pdf Hiri Hezitzaileen Karta

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: