CETIC (Informazio eta Komunikazio Teknologien Ikastegia)

CETIC eraikina

Informazio eta Komunikazioaren Teknologien Ikastegiak lanerako gaitasuna, birziklapena eta laneratzea sustatzeko baliabide eta jarduera ugari eskaintzen ditu, eta horretarako prestakuntzarako ekintza, orientabide eta informazioa, eta Informazio eta Komunikazio Teknologien arloko enpresekiko harremanak baliatzen ditu.

Zein arlotan jaso dezakezu prestakuntza?

CETIC informazio- eta komunikazio-teknologien ikastegiak berrikuntza eta iraultza digitala bihurtu ditu prestakuntza prozesuen ardatz nagusi.

Sorkuntza-industriak

Ekonomia berrien barruan, sorkuntza eta kulturarekin lotutako industriek eragin handia dute teknologia berriak sartzeko garaian.

  • Diseinu grafikoa eta multimedia: diseinu grafikoa eta informatika tresnak, bideo-animazio digitala, web diseinua, motion graphics, 2Dko bideo-jokoak...
  • Ikus-entzunezkoen industriarako prestakuntza digitala: irudiak dronak erabiliz, postprodukzioa eta ikusizko efektuak, postprodukzioa eta soinu efektuak, kolorearen postprodukzio digitala...

Merkataritza-digitala

Gasteizko Udalak merkataritza tradizionalaren sektorea digitalizatzeko plan bat sustatzeko asmoa du, besteak beste, alorreko merkatari, langile, ekintzaile berri eta langabeei merkataritza digitalaren eta merkataritza elektronikoaren bitartez sektorea digitalizatzeari buruzko prestakuntza ematearren.

  • Merkataritza elektronikoari buruzko prestakuntza digitala: saltoki elektroniko baten diseinua, merkataritza elektronikoa eta on line marketina, tresna digitalen erabilerari buruzko hastapenak...
  • Merkataritza digitaltzeari buruzko jardunaldiak: bi ordutan, jar zaitez egunean merkataritza tradizionala digitalizatzeaz.

Turismoa

Gasteizko Udalaren ildo estrategikoetako bat da turismoa garatzea hiria biziberritzeko motor gisa. Horrek profesional gaituak eskatzen ditu, eta zerikusia duten entitate eta eragileekiko lankidetza sendoa beharrak definitzerakoan.

  • Turismoaren alorreko prestakuntza: ekoturismoa, turismo inkusibo eta irisgarria, berrikuntza turismo produktuetan (gastronomia, historia, kultura, zinema, literatura, kirola...), sare sozialak turismoaren sektorean, turismoaren sektorerako aplikazioak...

Informazioaren teknologiak eta sare sozialak

Gaur egun, ekonomiaren arlo guztiek dute euskarria informazioaren teknologien programazioan. Sektore guzti-guztietan agertzen dira, salbuespenik gabe, eta CETICek etengabe jarraitzen du horien eboluzioa, prestakuntza-ekintzak proposatu eta garatzearren.

  • Informazioaren teknologien alorreko prerstakuntza: programazio lengoaiak, aplikazioen garapena, SAP aholkularitza, monografiko espezializatuak...
  • Sare sozialen alorreko pretsakuntza: monografiko espezializatuak, sare sozialen funtzionalitateak, estrategia eta plangintza sare sozialetan, bezeroa fidel bihurtzea tresna digitalak baliatuz, publizitatea sare sozialetan...
  • Software industriala: diseinu industriala eta inteligentzia artifiziala.
  • App mugikorren garapena: multiplataforma aplikazioak.

Industria 4.0

Industria 4.0. delakoa erronka berri eta garrantzitsuen artean koka dezakegu, lan egiteko era berriak, ekoizpen-modu berriak eta IKT Informazio eta Komunikazio Teknologiekin lotutako profil profesionalak industrian sartzea dakarrena. Berrikuntza digitalarekin zerikusia duten profilentzako lekua izateaz gain, industria tradizionalean berau txertatzeko profilak eskatuko ditu.

Industriaren digitalizazioan sartzea eta berorren eta aintzat hartzen dituen prozesuen garapenari zuzendutako prestakuntza-lerroak daude: eranzketa bidezko fabrikazioa (3D inpresioa), robotika kolaboratiboa, Big Data...

Lan-orientazioa

Zure profil profesionala zehazten eta hobetzen, lan-merkatuari buruzko informazioa bilatzen eta zure enplegu-bilaketa planifikatzen eta egiten lagunduko dizugu.

Lan-eskaeraren eguneraketa Lanbiden: CETICen zure curriculuma eguneratzeko aukera izango duzu, enplegu-eskaintzetan hautatu zaitzaten aukerak areagotuz.

Informazio gehiago

Enplegu zentroa

CETICeko Enplegu zentroan, ordenagailu-gela eskaintzen dugu, enplegua internetez bilatzeko prozesuan behar den informazioa eskuratzea ahalbidetzen duten baliabide material eta teknikoekin. Gainera, bilaketa egitean zalantzarik sortzen bada, langile adituek laguntza ematen dute enplegu-eskaintzetan izena emateko, curriculuma lantzeko, enpresei buruzko informazioa bilatzeko, eta abar.

Lan bitartekaritza

Lan bitartekaritzako zerbitzuak hautagaitza egokiak eskaintzen dizkie beren plantilletan langileak era azkar eta eroso batean eta kostu erantsirik gabe txertatu nahi dituzten enpresei.

Harremanetarako

Ordutegia

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.