Udal hezkuntza jarduerak - Arakako eta Krispiñako ur araztegiak

Medio ambiente actividades educativas
2022-2023 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izen ematea: begiratu egutegi eta aukerak beherago.

Azalpena

Arakako EUA eta Krispiñako UZA instalazioetara ikustaldi gidatuak egiteko programaren barruan hainbat ibilbide daude, eta osagarri gisa, zenbait jarduera didaktiko, lantegi eta lan saio ere egingo dira.

  • Bisita gidatua Arakako edateko uren araztegira: araztegiko instalazioen bisita gidatuan ura potabilizatzeko prozesua zertan den erakusten da. Maketen laguntzaz hartune nagusiak eta hornikuntza sarea erakusten dira, eta ura hirira ekartzeko bitartekoen historia azaltzen. Lantegi praktiko batek biribiltzen du jarduera.
  • Bisita gidatua Krispiñako ur-araztegira: hirian erabilitako ura ikusi eta usaintzeak eta natur ekosistemetan dituen ondorioak ezagutzeak kontzientzia hartzen laguntzen du, bai eta ondasun baliotsu hori arduraz erabiltzeko ohiturak sortzen ere. Kontrol eraikina eta zenbait instalazio bisitatzen dira, eta laborategian lantegi praktikoa egiten da aurrekoen osagarri gisa.

Balioak

Erantzukizuna eta Iraungarritasuna.

Helburuak

  • Gasteizko urak edateko egoki izan daitezen eta ur zikinak garbitzen dituzten instalazioak ezagutzea.
  • Uren kutsaduraren arazoen inguruan sentsibilizatzea.
  • Ura aurrez dadin sustatzea.
  • Edateko ura lortzeak eta ura garbitzeak duen konplexutasun teknikoa eta gastua erakustea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak).

Antolamendua

Lekua: Arakako edateko uren araztegira (EUA) eta Krispiñako ur zikinen araztegira (UZA).


Egutegia
Aukerak Bisita Xede taldeak Egutegia
A aukera Arakako araztegia
Izena eman A aukeran
DBHko 1. zikloa 2022ko urriaren 18tik 2023ko urtarrilaren 26ra eta 2023ko martxoaren 2tik ekainaren 15era
B aukera Krispiñako araztegia
Izena eman B aukeran
DBHko 2. zikloa, batxilergoa eta lanbide-heziketa 2022ko urriaren 19tik azaroaren 30era eta 2023ko martxoaren 1etik maiatzaren 31ra

  • Ordutegia: A aukera: 09:30 - 11:15. B aukera: 09:30 - 12:30.
  • Datak:: A aukera: astearte eta ostegunetan. B aukera: astelehen, asteazken eta ostiraletan.
  • Iraupena: A aukera: ordu bete eta 45 minutu. B aukera: 3 ordu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
  • Garraioa: jardueraren barruan.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Ikastetxea arduratuko da jardueran parte hartzen dutenek beren gain hartu behar dituzten osasun babeserako neurriak betetzen dituztela bermatzeaz.
  • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Autobusa jarduera hasi baino 15 edo 20 minutu lehenago joango da ikastetxera.
  • Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu AMVISA antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
Antolatzailea: AMVISA.
Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
Telefonoa: 945 161616 Luz. 4960
Eposta: mruizdeazua@vitoriagasteiz.org

Web orri interesgarriak:

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.