Udal hezkuntza jarduerak - Jolastuz ura ezagutu
2022-2023 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza
Azalpena
Haur Hezkuntzako ikasleei egokiturik, uraren gaia ikuspegi ludikotik lantzea da jardueraren xedea. Ipuinean oinarritutako aurkezpen bat egin ondoren, taldea hiru "txokotan" banatuko da, eta hainbat jarduera egingo dituzte: irudien elkarketa, igerileku batean gauzak arrantzatzea, ibaiari behatzea eta gorputz-lengoaia.
Balioak
Iraungarritasuna.
Helburuak
- Ikasleei uraren gaia ezagutaraztea, haien adinari egokitutako ikuspegi ludiko eta atsegin batetik.
- Ingurunearekin, urarekin eta harekin zerikusia duen biodibertsitatearekin lotura afektiboa sortzea.
Hartzaileak
- Haur Hezkuntza (2. zikloko 3. maila).
Antolamendua
- Lekua: Ataria, Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroa.
- Egutegia: 2023ko martxoaren 8tik ekainaren 15era.
- Ordutegia: 10:00 - 11:30.
- Iraupena: ordu bete eta 30 minutu.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
- Garraioa: jardueraren barruan.
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
- Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
- Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu AMVISA antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Informazioa
Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
Antolatzailea: AMVISA.
Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
Telefonoa: 945 161616 Luz. 4960
- posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Ingurumena eta Klimaren aldeko Ekintza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Lehen Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Haur Hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.