Familia ugarientzako hobariak eta salbuespenak

Familia ugariek hobariak izan ditzakete zerga, tributu eta udal zerbitzuen ordainketan, horietako bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Zehazki, hobari hauek izan ditzakete:

BALIA DAITEZKEEN HOBARIAK
Familia ugari orokorrak Familia ugari bereziak
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga %90, %50, %10 hobariaEusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan dago arautua familia-errenta estandarizatua -2012ko abuztuaren 6ko EHAA, 152. zk.-.Ikus familia ugarientzako hobarien laburpen-laukia. %90, %50, %10
Ibilgailuen zerga %20, %15, %10Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan dago arautua familia-errenta estandarizatua -2012ko abuztuaren 6ko EHAA, 152. zk.-.Ikus familia ugarientzako hobarien laburpen-laukia %20, %15, %10
Zabor-tasa Azaleraren arabera dagokion tartearen azpitik dagoen tarteari dagokion kuota. % 50eko hobaria izango dute, sortzapen egunean bertan (Urtarrilaren 1ean) erroldatuta dauden pertsonen arabera, ezarri den gainordainean.
Ur horniketaren eta ur saneamenduren tasa Etxeko kontsumoa hiruhilekoan 11 m3tik gorakoa denean, honela fakturatuko da: 0,422 € m3 bakoitzeko, horniketarako; 0,252 € m3 bakoitzeko, arazteko; eta 0,120 € m3 bakoitzeko,estolderiarako.
"Jose Uruñuela" dantza estola Matricularen % 50 Matrikula doan
Folklore Akademia Matricularen % 50 Matrikula doan
"Luis Aramburu"musika eskola Matrikularen % 50Musika-udalekuen prezioak (%50eko hobaria) Matrikula doanMusika-udalekuen prezioak (75%eko hobaria)
Azterketak egiteagatiko tasak % 50 % 50

Familia ugarientzako hobariak: betebeharren laburpen -taula - 2020.urtean pdf

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Familia ugariak.

Dokumentazioa

  • Hobariaren eskabide-orria pdf.
  • Familia-liburuaren kopia.
  • OHZ eta ibilgailuen zerga: azkeneko errenta aitorpena, Araban eginez gero ez da beharrezkoa.
  • Ur horniketaren eta ur zikinen tratamenduaren tasa eta zabor-tasa: ordainketa-egiaztagiria.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Oharrak

  • Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.
  • Behin hobaria emandakoan, ez da beharrezkoa hurrengo urteetan eskatzea. Udalak automatikoki aplikatuko du, hura emateko baldintzek bere horretan jarraitzen badute.
  • Zabor-tasa: etxebizitza errentan hartua duten familia ugariek ere eska dezakete hobaria, tasa berek ordaintzen dutela egiaztatzen badute.
  • Ibilgailuen zerga: familia bakoitzeko ibilgailu bakarrak jaso ahal izango du hobaria.
  • OHZ: hobari hau babes ofizialeko etxebizitzetarako ezarritakoarekin bateragarria da, baldin eta bien batuketak kuotaren % 100a gainditzen ez badu.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2017/10/06 09:16:02)

  • Hola, ¿por qué hay una diferencia de 5000 € entre los tramos de renta a tener en cuenta para aplicar bonificaciones en los impuestos del IBI y de vehículos de tracción mecánica ?

    Giovanni Rana Haserre 2017/09/21 09:04:50

  • Los tramos se fijan atendiendo a que haya una homogeneidad entre ellos, sin diferencias o desequilibrios. Además, hay que atender, en las bonificaciones, al límite máximo de ingresos fijado para la bonificación en la Norma Foral y al porcentaje máximo de bonificación.

    El proyecto de las Ordenanzas Fiscales para el 2018 está en este momento en exposición pública y en perido de alegaciónes hasta el 15 de noviembre por escrito en cualquier Oficina de Atención Ciudadana, en las Oficinas Técnicas de San Martín y por la Sede Electrónica de este Ayuntamiento mediante tarjeta digital.

    Udalaren logotipoa Udala 2017/10/06 09:16:02