Gauekoak - Gazteentzako aisialdi alternatiboa

16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi alternatiboaren asteburuko programa da Gauekoak. Kultura, kirola, sormena eta aisialdiko jarduerak eskaintzen ditu urtean bi denboralditan: udaberria-uda, eta udazkena-negua. Hiriko gazte-elkarteek eta beste kolektibo batzuek kudeatzen dute programa, Udalarekin batera.

Udazken-neguko jarduerak 2025

Hizki Laburren Lehiaketa VI. edizioa

Urriaren 10etik azaroaren 7ra arte

Hizki Laburrak Kontakizun Laburren Lehiaketa bueltan da!

Euskarazko kontakizunen lehiaketaren edizio honek abenturaren eta fantasiaren artean ibili nahi du, nahitaez trikimailu hitza erabiliz.

Ideiarik bai? Gauekoak laguntzen dizu posible egiten!

Gauekoak-en 026ko udaberri-uda programaziorako proiektuen poltsa zabalik.

Gaztea bazara, Gasteizko kolektibo edo elkarte bateko kide bazara eta Gauekoak programaren programazioarekin bat datorren proiektu bat baduzu, anima zaitez eta bidal iezaguzu!

Kultura, kirola, aisialdia eta askoz gehiago... zuk jartzen duzu ideia eta Gauekoak proiektuak ideia hori gauzatzen laguntzen dizu.

Berrikuntza izen-emateetan

Denboraldi honetan izena emateko sistema aldatu dugu, gazte gehiagok parte hartzeko aukera izan dezaten: pertsona bakoitzak denboraldi bakoitzeko gehienez 3 jardueratan eman ahal izango du izena. Horrela, eredu parte-hartzaile, irisgarri eta partekatuaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu.

Plazarik gabe geratu zara edo dagoeneko 3 jardueratara iritsi zara eta parte hartu nahiko zenuke norbaitek baja ematen badu? Idatzi info.gauekoak@gmail.com helbidera itxarote-zerrendan sartzeko. Jardueraren aurreko asteartean oraindik plazak geratzen badira, izena emateko eskatzen dizugu.

Adingabekoak

Adin txikikoa bazara eta Gasteiztik kanpoko jardueretan eta jarduera arriskutsuetan parte hartu nahi baduzu, egun horretan bertan dokumentu hau eman behar diezu begiraleei: tutoreen edo gurasoen baimena (pdf).

'Postontzi' udako postal lehiaketa: udako sekretuak

Gogoan duzu postal bat bidali zenuen azken aldia? Dena azkar doan mundu digital honetan, uda honetan gelditu eta benetakora itzultzera gonbidatzen zaitugu Postontzi-rekin, Gauekoak-ek Izaskun Arrue Kulturgunearen, GEU Elkartearen eta Arabako ALEA aldizkariaren laguntzarekin antolatutako udako postal lehiaketarekin.

Postontzi 2025.

Gauekoaki buruzko informazio gehiago

945 16 11 00 (6514 luzapena)

juventudtl3@vitoria-gasteiz.org

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: