Hiri Paisaiaren Atala

Helbidea:
Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
+34 945 16 16 16
Faxa:
+34 945 16 18 46

Zereginak

  • Hiriko berdeguneak (parkeak, lorategiak, zuhaitzak dituzten bulebarrak, espaloietako landaketak, jardinerak, hiriko gainontzekoak) mantentzea, hobetzea eta zaintzea.
  • Berdeguneetan aldaketa estetikoak eta funtzionalak egiteko proiektuak idaztea.
  • Egungo lorategiak eraldatzeko eta horien paisaia hobetzeko lanak egitea
  • Hiriko berdeguneak modu iraungarrian kudeatzea.
  • Berdeguneen udal ordenantzak egitea
  • Hiriko berdegune berriak egiteko, diseinatzeko eta osatzeko irizpideak ezartzea
  • Hiriko parkeak eta Eraztun Berdekoak kudeatzeko prozedura eta diseinuak koordinatzea
  • Bere eskumen eta funtzioekin zerikusia duten 21 toki agendako inguru-adierazleak prestatzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.