Gizarte Inklusioaren Zerbitzua

Zerbitzuburua: Amalia Gómez Cárcamo.

Telefonoa: 945 16 13 73

Helbide elektronikoa: gestionadm.1115@vitoria-gasteiz.org

Web-orria: www.vitora-gasteiz.org/serviciossociales(Beste leiho batean irekiko da)

Helbidea: Pablo Neruda Kalea 7, 01009 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Bazterkeria egoeren etiologia, aldagarritasuna eta kronikotasuna aztertzea, eta arriskuak gutxitu eta kalte pertsonala eta komunitarioa murriztuko duten arreta-aukerak proposatzea.
  • Vitoria-Gasteizko udalerriaren errealitatea ezagutzea bazterketaren arloan.
  • Herritarrei lehen urgentziazko arreta ematea, behin-behineko balorazio psiko-soziala eginda eta dagokion berehalako prestazio edo zerbitzua aplikatuta.
  • Ikuspegi eklektikoarekin aztertzea eta bazterkeria-egoerei eusteko arrazoi pertsonalei buruz ikertzea,, zerbitzu eta prestazioak emateko eskumena dutenei proposamenak egitea eta aholkuak ematea.
  • Kale-kokalekuak bisitatzea, bazterkeria jasaten duten pertsonei laguntza psiko-sozio-hezitzailea ematea, prestazio eta zerbitzu bereziak kudeatzea eta gizarte-bazterketako egoera larrian dauden pertsonei eta familiei fisikoki eta emozionalki laguntzea.
  • Zuzeneko sarbideko ostatuak (CMAS eta Gaueko Harrera) eta gizarteratzeko hainbat alderdi kaltetuta dituzten pertsonentzako Eguneko Arreta Zentroa kudeatzea, eta nahi duenari arreta psiko-sozio-hezitzailea eskaintzea.
  • Inklusio Zerbitzuak eman dituen ostatuak kudeatzea (harrera eta tutoretzapekoak), egoitza-bazterkeriari erantzuteko, eta arreta psiko-sozio-hezitzailea eskaintzea hura jaso nahi dutenei.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.