Adinekoen Zerbitzua

Zainpeko apartamentuen eta eguneko arretako zerbiztuen burua: Irune Marchena.

Zerbitzu eta programa komunitarioen burua: Pilar Valle.

Apartamentu eta etxebizitza komunitarioen burua: Kontxi Zapatera.

Telefonoa: 945 16 13 44

Helbide elektronikoa:gestionadm.1133@vitoria-gasteiz.org

Web-orrialdea: https://www.vitoria-gasteiz.org/personas mayores

Helbidea: Pablo Neruda 7, 01009 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Pertsona nagusiek gizartean parte har dezaten sustatzea eta horretarako bideak ematea.
  • Herritarren partaidetza sustatu eta bideratzea, Adinekoen Elkargunearen bidez.
  • Mendetasun-prozesuak saihesteko prebentzio-, sustapen- eta/edo laguntza-neurriak ezartzea.
  • Mendekotasun-egoeran (I gradua) dauden adinekoei ostatu-zerbitzuak eskaintzea, beren etxebizitzetan bizitzen jarraitzerik ez dutenerako.
  • Adinekoekin gizarte-sentsibilizazioko, komunitate-garapeneko, prestakuntzako, aisialdiko eta denbora libreko programak egitea.
  • Adinekoek ahalik eta luzaroen eta albait baldintza onenetan beren ingurune naturalean bizi daitezen laguntzea, gizartean parte-hartze aktiboa izan dezaten sustatzea.
  • Adinekoentzako ekipamenduak eta baliabideak kudeatzea (jantokiak, etxebizitza komunitarioak, zainpeko apartamentuak, BIZAN, eguneko arreta-zerbitzuak, San Prudentzio ALZI).
  • Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak, adinekoak edo zainketa eskatzen duen baldintzaren bat duten pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programak kudeatzea.
  • Adinekoekin zerikusia duten elkarteekin lankidetzan aritzea eta haiekin sinatzen diren hitzarmenak kudeatzea.

Misioa

Adinekoen Zerbitzuaren helburu orokorra da adinekoa bere ingurune naturalean ahalik eta denbora luzeenean eta egoerarik onenean mantentzen laguntzea eta gizartean aktiboki parte har dezan sustatzea.

Gizarte Zerbitzu Komunitario bat da prebentzio- eta laguntza-izaera duena.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.