Udalbatzaren Bulegoaren Zerbitzua

Telefonoa: 945 16 16 16

Helbidea: Udaletxea, Espainia plaza z.g. 1. solairua, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten kontsultei eta kexei erantzutea, Udalaren, udal-enpresen eta erakunde autonomoen jarduera-eremuari dagokionez, haien jarduerak gainbegiratzeko ahalmena baitu.
  • Herritarrei aholkuak, orientazioa eta informazioa ematea udal administrazioari buruz planteatzen dituzten kezka edo arazoen gainean.
  • Erreklamazioak egiten dituzten pertsonen eta Udalaren arteko akordioak bilatzea haiek planteatutako gaietan.
  • Vitoria-Gasteizko Udaleko edozein zerbitzuri eta bere erakunde eta enpresa publikoei gomendioak eta iradokizunak egitea, bai eta legezko betebeharrak gogoraraztea ere, jarduera jakin batzuk zuzen ditzaten.
  • Pertsona partikularren arteko gatazketan bitartekotza egitea.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.