Luis Aranburu eskolako entzunaldia
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza

Azalpena

Ikasturtean zehar hainbat jarduera garatzen da eskolan: hainbat tresna jotzen duten ikasleen entzunaldiak, musikari profesionalen kontzertuak eta zenbait ikastaro monografiko. Horien guztien berri eskolako jardueren triptikoan ematen da urritik aurrera. Entzunaldi, kontzertu edo ikastaro bakoitzak musika jardueraren alderdi ezberdina ezagutzen laguntzen digu.

ENTZUNALDI OROKORRAK
EGUNA ENTZUNALDIA
Azaroaren 21ean Santa Cecilia egunetako entzunaldia
Abenduaren 16an eta 17an Gabonetako entzunaldiak
Urtarrilaren 28an Helduen entzunaldia
Otsailaren 21ean Inauterietako entzunaldia
Martxoaren 11n Gazte entzunaldia
ENTZUNALDI OROKORRAK
EGUNA ENTZUNALDIA
Maiatzaren 27an eta 28an Santa Maria Katedralaren Kontzertuak (piano eta orokorra)
Ekainaren 17an Ikasturte amaierako Kontzertua Principal Antzokian
Ekainaren 19an Europa nazioarteko Musika eguna

Esteka honetan, Eskolako jardueren egutegia kontsulta dezakezu.

Balioak

Sormena, Prestakuntza, Barne hartzea eta Bizi-kalitatea.

Helburuak

  • Musika -komunikazio bide unibertsala- ezagutu eta balioestea.

Hartzaileak

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokokoa (batxilergoa), Helduen Hezkuntza Iraunkorra, Irakasleak, Gurasoak, Beste talde batzuk eta Herritarrak.

Antolamendua

  • Lekua: Luis Aranburu udal musika eskolako entzunaretoa eta ikasgelak.
  • Egutegia: urriaren bigarren hamabostalditik egongo da eskuragarri.
  • Ordutegia: 19:15 (aldatu egiten da jardueren arabera). 945 161688 telefonoan galdetu.
  • Iraupena: ordu bat eta 30 minutu inguru, jardueraren arabera.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: telefonoz edo zuzenean bertaratuz.
  • Ordaintzekoa: ez.

Informazioa

  • Harremanetarako: Gaizka Aydillo eta Rosi Bellido
  • Helbidea: Luis Aranburu Udal Musika Eskola
    Hedegile kalea 108, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161688
  • Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.