Jarduera Artistikorako Hastapen Ikastaroak
Udaleko hezkuntza-jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -
Deskripzioa
Programa honetan hastapen ikastaroak eskaintzen dira, horrela edozein pertsonak apuntatzeko aukera izango du aurretik prestakuntza izan gabe. Denak ikastaro praktikoak dira eta haurrentzat, gazteentzat, helduentzat eta familientzat dira.
Jardueren adibide batzuk: hurbil zaitez dantza flamenkora, bertso lantegia, argazkigintza: reflex digitalaren oinarrizko kontzeptuak, praka bakeroak gona bihurtzea, euskal dantzak: arin-arina, idazketa: poesia, eskuko telefonoarekin egindako argazkilaritza, has zaitez patchworka egiten, antzerki ikastaro lasterra...
Balioak
Bizi kalitatea, sormena, prestakuntza.
Helburuak
- Norberaren gaitasunak sustatzea praktika artistikoaren bidez.
- Sormena eta adierazpen artistikoa sustatzea.
- Aisialdi aktiboa eta osasungarria sustatzea.
Hartzaileak
HH, LH,DBH, DBHO, herritarrak.
Epea
Izena emateko lehenengo bi egunetan, izen-ematea web-orriaren bidez eta 945 16 10 80 telefonoaren bidez baino ezin izango da egin, jende-pilaketak ekiditeko.
Izena emateko data (8:30etatik aurrera): Irailak 9, urriaren 1etik 31ra egiten diren ikastaroetarako
Izena emateko data (8:30etatik aurrera): Urriak 26, azaroaren 2tik 29ra egiten diren ikastaroetarako
Izena emateko data (8:30etatik aurrera): Azaroak 23, azaroaren 30etik abenduaren 23ra egiten diren ikastaroetarako
Antolamendua
Ikastaroak gizarte etxeetan egiten dira.
Ikastaroen iraupena hilabetekoa da. Ez da zozketarik egongo, eta izen-emateak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
Materialak ez daude matrikularen barnean.
Informazioa
- Telefonoa: 945 161348
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Arte eta ikus-entzunezkoen hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Lehen Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Haur Hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.