Guraso Eskolak
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2022-2023 ikasturtea -

Trebetasun sozialetan heztea

Izena emateko fitxa

Azalpena

Guraso eskolen ekimen honekin, familiei zuzendutako prestakuntza, orientazio eta laguntza guneak sortzea sustatzen da, familiek aukera izan dezaten beren esperientziak partekatu eta seme-alaben hezkuntza prozesuari buruz hausnartzeko.

Talde bakoitzak bere intereseko gaiak aukeratzen ditu eta pertsona aditu baten laguntza izaten du.

Guraso eskolen informazio-liburuxka Imagen archivo pdf

Balioak

Parte hartzea, erantzunkidetasuna eta barne hartzea.

Helburuak

  • Gurasoak prestatu, motibatu eta interesatzea pertsona eta bikotekide gisa prestatzearekin eta seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan.
  • Gurasoek hezitzaile gisa duten erantzukizunaren kontzientzia handiagoa hartzea.
  • Seme-alabekiko harremanetan sortzen diren arazo ohikoenei aurrea hartzeko edo aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak ematea.

Hartzaileak

Gurasoak

Antolamendua

  • Lekua: talde bakoitzaren ikastetxea.
  • Egutegia: hamabostean behingo saioak, eskolak zehazten dituen egunetan.
  • Ordua: ikastetxe bakoitzak zehaztekoa.
  • Iraupena: 1:30.
  • Materialak: koordinatzaileak behar duten dokumentazioa emango die parte-hartzaileei.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: dagokionean zehaztuko da.
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena emateko fitxa posta elektronikoz bidaliko da mjportillo@vitoria-gasteiz.org helbidera.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Ikastetxe berberan guraso-talde bat baino gehiago sortu daiteke.
  • Eskola bakoitzak eledun bat izendatuko du bere kideen artetik, eta pertsona hori arduratuko da Hezkuntza Zerbitzurekiko harremanez eta Eskola ordezkatzeaz.
  • Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek, jarduera honetan parte hartzen dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean, Gasteiz hiri hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez kalea 3, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Harremanetarako:
    Maria Jesús Portillo 945161616-luzapena:6541 mjportillo@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.