Udal hezkuntza jarduerak - Ezagutu ezazu Salburuko hezegunea

Medio ambiente actividades educativas
2022-2023 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izen ematea: begiratu egutegi eta aukerak beherago.

Azalpena

Curriculumari eta hezkuntza etapa desberdinetako ikasleen ezaugarrietara egokitutako proposamen sorta baten bidez, programa honek hainbat jarduera eskainiko dizkie ikasleei, Salburuko parkeko balore naturalak, eta hezeguneek gizarteari eskaintzen dizkien onurak baloraraztera zuzenduak.

Balioak

Iraungarritasuna.

Helburuak

  • Bioaniztasuna behatu eta aztertzea, bai eta inguru natural hurbila.
  • Hezeguneetako ezaugarri batzuk ezagutaraztea: ekosistema-mota, bioaniztasuna, etab.
  • Ondare naturala babesteko interesa piztea.
  • Ikasleak ekosistema jakin bat deskribatu, aztertu eta ikertzeko beharrezko trebetasunetan gaitzea.
  • Espazio naturalekiko errespetuzko jarrera, eta horiek babesteko konpromisoa barneratzea.

Hartzaileak

  • Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza (1., 2. eta 3. zikloak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. zikloa), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Batxilergoa eta Heziketa Zikloak) eta Beste talde batzuk.

Antolamendua

  • Lekua: Ataria, Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroa.

Egutegia eta aukerak
Aukerak Hartzaileak Egutegia
A aukera Haur Hezkuntza (2. zikloa)
Izena eman A aukeran
2022ko azaroaren 22tik 2023ko urtarrilaren 27ra
B aukera Haur Hezkuntza (2. zikloa) Ingelesez
Izena eman B aukeran
2023ko urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra
C aukera DLHko 1. zikloa
Izena eman C aukeran
2023ko maiatzaren 3tik 31ra
D aukera DLHko 1. zikloa-intentsiboa
Izena eman D aukeran
2023ko ekainaren 1etik 16ra.
E aukera DLHko 2. zikloa
Izena eman E aukeran
2022ko urriaren 13tik azaroaren 17ra
F aukera DLHko 3. zikloa
Izena eman F aukeran
2023ko martxoaren 13tik apirilaren 27ra
G aukera DBHko 1.zikloa
Izena eman G aukeran
2023ko otsailaren 7tik 24ra
H aukera DBHko 2.zikloa
Izena eman H aukeran
2023ko otsailaren 28tik martxoaren 3ra
I aukera DBHO
Izena eman I aukeran
2023ko martxoaren 7tik 9ra
  • Ordutegia: A eta B aukerak: 10:00 - 12:30. C, E eta F aukerak: 10:00 - 16:00. D aukera: 10:00 - 13:30. G, H eta I aukerak: 09:30-12:30.
  • Iraupena: A eta B aukerak: 2 ordu eta erdi C, E eta F aukerak: 6 ordu.D aukera: 3 ordu eta erdi. G, H eta I aukerak: 3 ordu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: Ikasgela-talde bat soilik egunero. Zalantzarik egotekotan lehentasuna emango da izen-ematearen arabera.
  • Garraioa: ez. Diru-laguntza emango da.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara. B aukera, Ingelesa.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Ikastetxea arduratuko da jardueran parte hartzen dutenek beren gain hartu behar dituzten osasun babeserako neurriak betetzen dituztela bermatzeaz.
  • Ikastalde bakoitza hiru irakaslerekin batera joango da, eta irakasle horien ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Botak, jantzi beroak eta zira eramatea komeni da.
  • Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
  • Antolatzailea: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
    • Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
    • Telefonoa: 945 161616. Luz. 4960
    • E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org

Web orri interesgarria: http://www.vitoria-gasteiz.org/ataria

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.