Udal ogasuna - Zergak

Gasteizko Udala zergadunek nahitaez ordaindu behar dituzten zergak eta tasak biltzeaz arduratzen da, bai eta ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak (prezio publikoak) kobratzeaz ere: hiri garraioa, haur eskolak, kultura eta kirol jarduerak eta abar.

Udalbatzak onesten dituen ordenantza fiskal eta prezio publikoetan jasotzen dira udal zerbitzuengatik ordaindu beharreko zenbatekoak, horretarako epeak, hobariak, salbuespenak, prozedurak...

Zergak ordaintzeko egutegian zerga bakoitza ordaintzeko aldia (borondatezkoa) ageri da, zergadunek informazio horren berri izanik epez kanpo (betearazte aldian) ordaintzeak dakarren gainkargua ordaindu beharrik izan dezaten.

Hobariak eta salbuespenak | Ziurtagiriak eta eginbideak | Erreklamazioak eta errekurtsoak | Lotura interesgarriak | Araudia

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.