Programen Atala

Telefonoa: 945 16 15 55

Helbide elektronikoa: kirol@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: Amadeo García de Salazar plaza 3, 01007 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak:

  • Gizarte eremuko sektore guztietako ildo estrategikoetan parte hartzea eta haiekin lankidetzan aritzea, kirol-eskaintza zeharkako jarduera koordinatua izan dadin.
  • Erabileren tipologia eta Udalaren kirol-instalazio eta -espazioetara sartzeko irizpideak definitzea.
  • Hiriko kirol-eskaintza orokorrean, kirol-programazioa zehaztea eta lantzea biztanleria-sektoreen arabera.
  • Udalaren kirol-eskaintzaren eta kirol-material teknikoaren dokumentazio teknikoa prestatzea administrazio-kontratazioko prozesuan.
  • Arabako kirol-federazioekin koordinatzea lehiaketa ofizialak Udalaren kirol-instalazioetan egiteko, eskuordetutako eginkizunetan.

Kudeatzen dituen eraikuntzak:

Futbol-zelaiak, auzoetako frontoiak eta bolatokiak kudeatzea.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.