Lan-orientazioa eta lan-bitartekaritza

Enplegu bilaketarako orientabideak emateko plan integrala 2018

Lan-orientazioa

Elkarrizketa pertsonal bat edo batzuen bitartez, ondorengo alderdi hauetan lagunduko dizugu:

  • Zure profil profesionala zehaztu eta hobetzen, eta zure ezaugarri eta helburu profesionalekin lotuta, lana aurkitzeko dauzkazun aukerak aztertuko ditugu.
  • Zure interesetarako egokiena den ogibide eta lan esparruko lan merkatua eta prestakuntza eskaintzari buruzko informazioa bilatzen.
  • Zure enplegu bilaketa planifikatu eta egiten.
  • Lanbiden (Euskadiko Enplegu Zerbitzuan) curriculuma eguneratzeko laguntza eskaintzen dugu.

Lanbideren erakunde laguntzaile gara zure eskaera eguneratzeko. Lanbiden zure curriculum eguneratua izateak zure hautagaitza enplegu eskaintzetan aukeratua izateko aukerak handitu dezake.

Nola eskatu zerbitzua

  • Aurrez aurreko elkarrizketa: aurretiko hitzordua eskatuz 945 161224 telefonoan edo CETICen (Castro Urdiales kalea, 10), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Elkarrizketa egitera etorriko zarenean, prebentzio-neurriak hartu behar dituzu kontuan (ekarri zure maskara eta beharko duzun materiala: boligrafoa, koadernoa, ...).
  • Aurrez aurrekoa ez den elkarrizketa: zerbitzua telefono edo posta elektronikoaren bidez mantentzen dugu. Honela eska dezakezu:
Diru-laguntza

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak, EAEko 2014-2020 EFG Programa Operatiboaren esparruan. "Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du".

Lanbide + GV + FSE

Lan-bitartekaritza

Lan bitartekotza zerbitzuak lana bilatzen duten pertsonak eta langileak behar dituzten enpresen eskaintzak harremanetan jartzen ditu, Lanbide - Euskadiko Enplegu Zerbitzuan(Beste leiho batean irekiko da), eta aipatzekoa da Gasteizko Udalak zentro horretan parte hartzen duela.

Hortaz, zerbitzu horrek enpresei beren giza baliabideen esparruko beharrei erantzuten laguntzen die hautagaiak berehala kudeatuz.

Nola sartu zerbitzura

Aurretiko hitzordua eskatuz:

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: