Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Idazketa eta idatzitakoa. Artxiboak

Hiria ezagutzea2022-2023 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izena eman on-line

Azalpena

Ikasleek idazketa asmatu zen momentuan inguruabarrak zeintzuk ziren ezagutzea da jarduera honen helburua. Ekialde Ertainean izan zen hori, duela ia sei mila urte, eta gaur egun arte honakoek izan duten bilakaera ezagutaraziko zaie ikasleei: dokumentazio-euskarriak, idazteko materialak eta mendebaldeko idazteko estilorik garrantzitsuenak.

Bi zati ditu jarduerak:

  • Lehenengoan, argizari-oholtxoak, papiro-erroiluak, pergaminoak eta abar erabiliko dituzte parte-hartzaileek, eta ariketa praktikoak egingo dituzte idazluma, hegazti luma eta metalezko luma-muturrekin. Aldi berean, paleoidazketaren inguruko azalpen teorikoak emango zaizkie ikasleei, idazketak kulturaren garapenean izan duen eraginaren, euskarrien... ingurukoa.
  • Bigarrenean, agiri bat nola kontserbatzen den ikusiko dute ikasleek, eta Artxiboan gordeta dauden agiri batzuen idazketaren analisia egingo dute.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Ikasleek idazketa eta kultura zein zibilizazioaren zabalkundearen artean dagoen harremana ikustea, baita idazketa eta gizarte-antolakuntzaren garapenaren artekoa ere.
  • Ikasleei latindar alfabetoaren bilakaera eta mendebaldean erabilitako kaligrafia-mota desberdinak erakustea, klasikoen garaitik (Erroma eta Grezia) gaur egunera arte, milaka urtetan metatu dugun eguneroko herentzia kulturalaren adibide gisa.
  • Artxiboko agirien ezagupenaren ingurukoak ikasleei ezagutaraztea, nola idazten zen, zein euskarritan, zer tresneria erabiltzen zen eta zeintzuk ziren idazteko teknikak erakutsiz.
  • Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea, ikasleei eskaintzen dizkigun baliabideak eta zerbitzuak ezagutzeko eta erabiltzeko beharrezko informazioa emateko.
  • Ikasleek historia- eta arte-ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea.
  • Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Hartzaileak

DBH, DBHO, HHI eta eskolako ez diren beste kolektibo batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio gutxienez 3 egun baliodun lehenago, data berria aukeratu ahal izateko.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta María Jesús de Castro (945 16 16 16 – 6544 luzapena / mjdecastro@vitoria-gasteiz.org)
  • Laguntzailea: Arabako Foru Aldundiaren Agiritegi Zerbitzua.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.