Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Gasteiz neoklasikoa

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izena eman on-line

Azalpena

Ibilbide honetan Neoklasizismoak Gasteizen utzi zituen aztarnak ezagutuko ditugu: politika, ekonomia, gizarte eta kultura arloetako aldaketak; hirigintzako aldaketak; garai horretako gure hiriko eraikin nabarmenak; eta Neoklasizismoaren ezaugarri artistiko eta arkitektoniko nagusiak.

Jarduera honek bi zati ditu: bideo(Beste leiho batean irekiko da) bat, aldez aurretik ikastetxean ikusteko, eta, ondoren, ibilbide bat Gasteiz neoklasikoan zehar: Arkupeak, Espainiako Banku ohia, Plaza Berria, Andre Maria Zuriaren plaza, Magdalena komentua, Eusko Legebiltzarra, Alaba-Eskibel jauregia (Errementari kalea), Foru Aldundiaren jauregia (barrutik ere bai) eta gaur egungo Arte eta Lanbide eskola.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Hiriko alde neoklasikoaren izaera historikoa, hirigintza-ezaugarriak eta alderdi artistiko eta arkitektonikoak ezagutaraztea.
  • Justo Antonio Olaguibel eta bere lana ezagutzea.
  • Ikasleek historia- eta arte-ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea.
  • Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea. Hartara, hiriak eskaintzen dizkigun baliabide eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko behar den informazioa ematen zaie ikasleei.
  • Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Hartzaileak

DBHko 3. eta 4. mailak, DBHO, HHI eta eskolaz kanpoko beste kolektibo batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Lekua: Montehermoso jauregian hasten da ibilbidea.
  • Hasiera-ordua: 9:30 edo 12:00. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi "Oharrak" atalean izen-emate orrian, eta ordutegia egokitzen saiatuko gara.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Material didaktikoak:
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. 21 ikasle edo gehiago baldin badira, bi azpitalde egingo dira. Kasu horretan, ezinbestekoa da ikastetxeko bi irakasle joatea, azpitalde bakoitzaren batera, eta une oro beren gain hartzea laguntzen duten ikasleen portaeren gaineko erantzukizuna.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun lehenago, data berria aukeratu ahal izateko.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta María Jesús de Castro (945 16 16 16 – 6544 luzapena / mjdecastro@vitoria-gasteiz.org)
  • Laguntzaileak: Arabako Foru Aldundia.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.