Psikoaholkularitza: Gazteentzako aholkularitza psikologikoa

Psikoaholkularitza

Zer da Psikoaholkularitza?

Udalak 14 eta 30 urte bitarteko gazteei doan eskaintzen dien zerbitzu honetan laguntza eta orientabideak emango dizkizuten adituak aurkituko dituzu. Zer gertatzen zaizun ulertzen ez baduzu, edo erabakiak hobeto hartzeko laguntzarik behar baduzu, zatoz Psikologia aholkularitzara.

Zertarako?

Arazoak dituzu etxean edo lagunekin? Triste zaude eta ez dakizu zergatik? Batzuetan ez dakigu gertatzen zaiguna normala ote den, eta ez dugu ulertzen. Esaterako erabaki ugari hartu behar duzunean, besteek zure benetako balioa aintzat hartu ez eta zuk zure kasa pentsatzen badakizula konturatzen ez direnean..... zatoz gure bulegora gauzak okertu aurretik.

Sentitzen duzuna normala ote den zalantzan duzun horren inguruan aholkuak, informazioa eta orientabideak emango dizkizugu. Zenbaitetan aski da hori. Hala ez bada, espezialista batengana jotzen lagunduko dizugu.

Galde iezaguzu!

E-postaz

Idatzi helbide honetara: psicoasesoria@vitoria-gasteiz.org

Izengabea eta isilpekoa da. Idatz iezaguzu eta erantzun egingo dizugu.

Telefonoz

Deitu, horretarako gaude eta.

Telefonoa: 945 16 19 04

Aurrez aurre

Gazteentzako psikologia aholkularitza

Santa Maria kalea, 4.

Landatxo gizarte etxea, 1. solairua

Vitoria-Gasteiz

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara

Asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara

Uztailan

Astelehena, asteartea, osteguna eta ostiraletan 10:00etatik 13:00era

Asteazkenetan 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara

Uztailaren 19an azken eguna.

Abuztuan

Psikoaholkularitza itxita egongo da.

Eta nire familia?

Zure senideak edo erreferenteak prozesuan parte hartzea nahi baduzu, gurasoentzako eta hezitzaileentzako zerbitzuaren bidez egin dezakete. Nahiago baduzu ezetz, ez kezkatu, eta gogoratu Psikoaholkularitza guztiz konfidentziala dela.

Laguntza-liburuxkak

Zure antsietatea elikatzen al duzu?

Antsietatea liburuxkaGazteek Aholkularitza Psikologikora joateko dituzten arazoetako batzuk, BELDURRA eta ANTSIETATEA dira. Beldurra gure biziraupenerako beharrezkoa den oinarrizko emozioa da, baina muturrera eramaten baldin bada sufrimendua sortzen duen muga bihurtu daiteke. Antsietate arazoak dituzten pertsonak beldurrez bizi dira, eta modu horretan ezin da bizi.

Liburuxka ikusi

Depresioa

Depresio liburuxkaNorbaitek etsipena, tristura, zalantza, apatia eta abar sentitzen duenean ez du esan nahi, nahitaez, depresio bat pasatzen ari denik; emozioak ez dira ez onak ez txarrak, baizik eta baliagarriak, nahiz eta batzuk desatseginak edo mingarriak izan.

Liburuxka ikusi

Suizidioa prebenitzea

Suizidioa liburuxkaSuizidioa da estatu mailan heriotza ez-naturalaren lehen kausa. Hala ere, aurre egiteko gai zaila izaten jarraitzen du, estigmatizatuta eta tabuz beteta dagoelako. Bere buruaz beste egitea pentsatzen duten pertsona gehienek ez dute benetan hil nahi, beren asmoa sufritzeari uztea da, min emozionala, mentala eta fisikoa gelditzearaztea.

Liburuxka ikusi

Elikadura-jokabidearen nahasmenduak

EJN liburuxkaElikadura-jokabidearen nahasmenduak (EJN) dira sufrimendua kontrolatzeko modu bat, pisua eta irudia kontrolatuz edo aldatuz, edo janariaren bidez, gehiago edo gutxiago janez. Garrantzitsuenak anorexia nerbiosoa, bulimia nerbiosoa eta betekada bidezko nahasmendua dira.

Liburuxka ikusi

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: