Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plana (MIEPP)

PMSEP

Planaren eguneratzea | Mugikortasunaren aldeko herritar ituna | Mugikortasun Elkargunea

Indarrean dagoen Plana

PMSEP 2026-2030 Planaren eguneratzea

Udalak Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plana eguneratzeko prozesua abiarazi du. Plan berriak hiriko mugikortasunean gauzatuko diren etorkizuneko ekintzak zehaztuko ditu.

Planaren oinarrian Mugikortasun Elkargunean eztabaidatutako printzipio zuzentzaileak daude. Elkargunea da, hain zuzen, Gasteizko mugikortasunarekin harremana duten eragile desberdinen ordezkaritza duen topagunea. Printzipio zuzentzaileak 2007ko Mugikortasunaren aldeko herritar itunean oinarrituta daude.

Parte hartzeko kanalak

Herritarren postontzia

Postontziko espazio bat sortu da Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plana eguneratzeko prozesuari buruzko iradokizunak bidaltzeko. Udal teknikariek iradokizun horiek iragaziko dituzte eta herritarren partaidetzarako hurrengo topaketetan garatuko dira.

Parte hartzeko topaketa sektorialak

Gutxienez bi topaketa parte-hartzaile egingo dira gaiaren, lurraldearen eta sektorearen arabera taldekatutako hainbat eragilerekin. Mugikortasun Elkargunea, mugikortasunaren inguruko elkarteak, MFEak, eragile industrialak eta abar deituko dira topaketa horietara. Batetik, diagnostikoaren interpretazio kolektiboa egingo da, eta, bestetik, Planaren neurriak eta ekintzak kontrastatuko dira.

  • 2025eko maiatzaren 27a: Mugikortasun Elkargunea
  • 2025eko iraila: sektorekako lehen topaketa (definitzeke)
  • 2025eko abendua: sektorekako bigarren topaketa (definitzeke)

Udal lan taldea

Udalaren barneko gune tekniko honek Gasteizko mugikortasun politikak pentsatzeko eta planteatzeko modu berri baten oinarriak ezarri nahi ditu, Klima Aldaketara Egokitzeko eta Arintzeko Europako Misioak betetzeko konpromisoa duen sailen arteko lantalde bat bultzatuz. Horretarako, talde teknikoen inplikazioa bilatuko da, eta sektore arteko lana sendotzen lagunduko da, mugikortasunaren gobernantza modu berriak planteatzeko gai izango dena.

Indarrean dagoen Plana

> Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plana 2021-2025, 2022ko urria

> Planaren ebaluazioa eta diagnostikoa(Beste leiho batean irekiko da), 2025eko maiatza

> Planaren ebaluazioaren sintesia

> Planaren genero analisia

Historia

Plana eguneratzeareko prozesua 2018an hasi zen, eta lehen urratsak honakoak izan ziren:

Plana eguneratzeko prozesu parte-hartzailea Elkargunean bideratu zen. Gune horretan eztabaidatu ziren prozesuaren beraren markoa eta irismena eta Planaren eguneratzeak onarri izango zituen printzipio zuzentzaileak. Ondoren, Elkarguneak planaren iraupenean zehar garatuko diren ekintzak aztertu eta hobetu zituen.

Egon ziren ekarpenak kontuan hartuta, Udalak Plana onartu zuen 2022ko urrian Gobernu Batzarrean.

Bai, igoko naiz

Albisteak

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.