Gazte Sortzaileak: euskarazko sorkuntza-proiektuetarako bekak
Gazte Sortzaileak gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka deialdia da, 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua, bi kategoriatan antolatuta (16-24 urte eta 25-35 urte).
Sarituek 4.000 eurora arteko beka eta aholkularitza profesionala jasotzen dute beren sorkuntza-proiektuak garatzeko.
Hurrengo edizioa
2024ko udaberrirako aurreikusita dago.
2023ko edizioa
Deialdia amaitu da, eta honako proiektuek jaso dute beka:
- Aitziber Jimenez de Aberasturi Martinez de Luna: Ogi beltza. Podcasta.
- Nefer Olaizola Balboa: Enbor bereko ezpala. Performancea.
- Mitxel Elortza Exea: Aneren abenturak. Mahai-jokoa.
- Marta Berganzo Plazaola: Gure kutxa. Antzezlana.
Onuradunek 6 hilebeteko epea izango dute proposatutako egitasmoak hezurmamitzeko.
Ezagutu 2022ko lan sarituak
- Irati Antia: Azukre beltza. Estreinaldia 2023ko azaroaren 22an.
- Amaia Bono: Belarriprest. Nire lehenengo sortzelana euskaraz. Estreinaldia 2023ko maiatzaren 3an.
- Sara Berasaluce eta Yone Estivariz: Mahai bueltan. Estreinaldia 2023ko abenduaren 16an.
Beka hauen helburuak
- Gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea.
- Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez.
- Gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.
Proiektuen ezaugarriak
- Prozesu osoa euskaraz egiteko konpromisoa, sormen-fasetik hasi eta gauzatu arte; bestalde, proiektua Gasteizen edo Araban garatzea eta gauzatzea.
- Ahozkotasunari estu-estu loturik, hau da, euskararen ahozko adierazpenak proiektuaren muina izan behar du eta helburu izan behar dute kultura euskaldunari ekarpena egitea. Hartara, proiektuak izaera honetakoa izan daitezke: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere.
- Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira.
- Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak, edo euskarazko lan baten egokitzapena, baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute.
- Ez dira onartuko itzulpen lan hutsetan oinarritutako proiektuak.
- Inoiz taularatu edo jendaurrean aurkeztu gabeak.
- Era berean, deialdia abian jartzen denerako proiektua hasita badago, adierazi beharko da zein fasetan dagoen, bestelako laguntzarik jaso den proiektuari hasiera emateko eta zein den deialdi honetan aurkeztuko den berrikuntza. Halako kasuetan bereziki aztertuko du epaimahaiak proiektuaren egokitasuna eta, behar izanez gero, xehetasun gehiago eskatuko ditu proiektuaren gainean.
Harremanetarako
Antolatzaileak
Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria Zerbitzuak, Arabako Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuak lagunduta.
https://www.youtube.com/watch?v=5bZeWhYTnV4Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.