Hobetuz: aurkez ezazu hobetzeko proposamen bat

Esaguzu Udalak zer egitea nahiko zenukeen hiria hobetzeko eta guztion artean erabakiko dugu zein proposamen burutuko diren. Proposamenak aurkezteko epea: maiatzaren 3tik ekainaren 28ra arte.

Nola eta non aurkezten dira proposamenak?

Online formularioa bete Zure proposamena osatzeko argazkiak, marrazkiak, planoak… erantsi ahal izango dituzu. Artxiboen gehienezko pisua 5 MB izango da.

Pdf formularioa bete Aurrez aurre, herritarrei laguntzeko bulegoetan eskura eman dezakezu (gizarte-etxeetan, San Martineko bulego teknikoetan eta San Antonio kalean). Beste hizkuntza hauetan ere bete dezakezu: Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa, Arabiera, Urdu.

Zure proposamena egiteko informazioa

Zure proposamena aurkezteko udal langileen laguntza izateko aukera duzu, aldez aurretik hitzordua eskatuz. Bestalde, informazio gehiago nahi izanez gero, egingo diren hitzaldietara etor zaitezke, honetan ere aldez aurretik izena emanez.

Lagun bakoitzak zenbat proposamen egin dezake?

Norbanakoak, elkarte zein talde bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahalko du.

Pertsona kopuru jakin batek proposamen bera egin nahi badu, inprimaki komun baten bidez egin ahal izango dute, eta, nahi izanez gero, proposamena babesten duen pertsona kopurua adierazi.

Zer irizpide bete behar dituzte proposamenek?
  • Konpetentzia: Proposamenek udal-eskumenekoak izan behar dute. Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko baten (Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza edo beste udal batzuk) eskumeneko proposamenak jasotzen badira, Udalak administrazio horietara bideratu beharko ditu, eta hala jakinaraziko die ekimena aurkeztu duten pertsonei.
  • Interesa: Aurkeztutako proposamenek interes orokorrekoak izan behar dute, ez interes pribatukoak.
  • Lurralde-eremua: Gasteizko udal-mugartera mugatzen diren proposamenak aurkeztu ahal izango dira, udalerrian dauden 63 toki-erakunde txikiak barne (mapa). Auzo bakoitzeko, zein landa eremuko, espazio publikoari lotutako hiru proiektu gauzatuko dira gehienez.
  • Zeri buruz: Inbertsioei (aurrekontuko 6. kapitulua) nahiz programei (aurrekontuko 2. kapitulua) buruzko proposamenak egin daitezke. Inbertsioak bide publikoko obrak izan daitezke, berriak nahiz lehendik zeudenak mantentzekoak, edo herritar guztientzako sarrera librea duten udal-eraikin edo -instalazioetako jarduketak, horiek erabiltzeko eta horietara sartzeko ordainketarik egin behar ez denean. Programak, jarduerak, zerbitzuak, kanpainak eta abar udaleko edozein zerbitzuri dagozkionak izan daizteke.

Bide publikoko jarduketei ez dagozkien programa eta inbertsioetarako, aurrekontuaren %20 erreserbatuko da.

Nola jakingo da proposamenek irizpide horiek betetzen dituzten?

Proposamenak jaso ondoren, haien bideragarritasuna baloratuko da; aurreko irizpideak betetzen dituen edo ez, alegia. Aurkeztutako proposamen bakoitzari buruzko txosten bat egingo da, eta txosten horretan, proposamena teknikoki bideragarria den ala ez zehaztuko da. Txosten hori web-orrian ikusi ahal izango da, eta proposamena aurkeztu dutenei ere bidaliko zaie.

Zeri buruzko proposamenak egin daitezke?

Inbertsioei (aurrekontuko 6. kapitulua) nahiz programei (aurrekontuko 2. kapitulua) buruzko proposamenak egin daitezke.

Proposamen guztiek balio berdina izango dute?

Ez, bozketa-fasean, haztapen-irizpide batzuk ezarriko dira ekintza positiboko neurri gisa:

  • Belaunaldien arteko bizikidetza.
  • Genero-berdintasuna.
  • Aniztasun kulturala eta/edo funtzionala.
  • Bazterturiko gizataldeak gizarteratzea.
  • Jasangarritasuna eta ingurumena babestea.
  • Eten digitalaren murrizketa.

Bozketa-fasean, haztatutako proposamenak boto kopuruarekin biderkatuko dira, hala, puntuazio osoa kalkulatzeko. Irizpide bat betetzen du: 1,10 puntu; 2 irizpide betetzen ditu: 1,20 puntu; 3 irizpide betetzen ditu: 1,30 puntu; 4 irizpide betetzen ditu: 1,40 puntu; 5 irizpide betetzen ditu: 1,50 puntu; eta, 6 irizpide betetzen ditu: 1,60 puntu.

Informazio guztia eskuragarri duzu informazio eskuorrian.

Ziurrenik behin baino gehiagotan bururatu zaizu Udalak hobetu dezakeen zerbait. Orain da zure ideia proposatzeko unea!

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.