Enpresentzako laguntza - Zibersegurtasuna - Prestakuntza, diagnostikoa eta jardunaldiak

Empresas - Servicios

Zerbitzu honek orientabideak ematen dizkie enpresei zibersegurtasunaren arloko neurriak hartzeko eta zibererasoak prebenitzeko.

Zerbitzuak

Zerbitzuak eskatzea

Zibersegurtasun autodiagnostikoa

Zure enpresaren ziberserguritate-maila ezagutu nahi baduzu, eskatu zibersegurtasun autodiagnostiko hau egiteko aukera. Modu arinean jakin ahal izango duzu zein diren zure indarguneak eta ahultasunak. Diagnostiko hori nazioarteko araudi eta praktiketan oinarrituta dago.

Tutoretzapean egin daiteke. Doan.

Enpresen zibersegurtasuna ebaluatzea

Zibersegurtasuna ebaluatzeko zerbitzua. Helburua da enpresek beren ahuleziak ezagutzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileraren arabera, eta segurtasun hori nola indartu jakitea. Parte hartzen duten enpresek ere prestakuntza jasoko dute lantaldearentzat.

Zibersegurtasunari buruzko prestakuntza-jardunaldiak

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin lankidetzan, gai zehatzei buruzko jardunaldiak antolatuko dira, baita sektore zehatzei zuzendutakoak ere. Helburua segurtasuna hobetzea eta arazoak saihestea da. Baliabide hau doakoa da eta kasu gehienetan online formatuan izango da. Agendan ikus ditzakezue hurrengo hilabeteetarako aurreikusitako webinarsak.

Agenda

Aurreikusitako hurrengo jardunaldiak:

  • 2023/06/21. Zibersegurtasuna mugikorretan.

Izen-ematea

Informazioa eta eskaerak

Zibersegurtasunari buruzko beste baliabide batzuk

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.