BIZAN-info gunea: informazio bulegoa
Informazio ona tarteko, hobeto erabakiko duzu
- BIZAN-info gunean esparru ugaritan (kultura, kirola, ingurumena, parte-hartzea, gizarte-baliabideak...) hiriak eskaintzen dituen aukera eta baliabideei buruzko informazioa jasoko duzu
- Horrez gain, hirian gau egun ez dauden aisialdi-ideia berriak proposatzeko gunea ere baduzu.
60 urtetik gorako pertsonak artatzen dira BIZAN-info gunean, bai eta horien senideak eta arlo horretan diharduten profesionalak ere.
BIZAN-info gunearekin harremanetan jarri
- Helbidea: Cadena y Eleta Apezpikuaren kalea, 1 (Florida parkea)
- Telefonoa: 945 161460
- Posta elektronikoa: bizaninfo@vitoria-gasteiz.org
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 11:00 - 14:00 ; 17:00 – 20:00. Abuztuan 10:00etatik 14:00etara.
Bulegoa itxita egongo da jaiegunetan eta zubietan.
BIZAN-info guneraren zerbitzuak
Informazio zerbitzua
Informazio argia ematen da bertan, adinekoei bizi-kalitate hobea izaten lagun diezaieketen hiriko zerbitzu, programa eta jarduerei buruz. Norberaren eskaria gorabehera, halako edo holako aukerara bideratuko du zerbitzuak eskatzailea.
Orientazio zerbitzua
Norbaitek arreta pertsonalizatuagoa behar duela hautematen bada, orientazio-espazio bat eskainiko zaio; bertan, sakonago aztertuko da pertsona horren eskaria edo egoera, eta irtenbiderik onena bilatuko zaio. Jarraipen pertsonalizatua egingo da, hala behar izanez gero.
Informazio-bilerak eta jarduerak
BIZAN-info gunean hainbat informazio-bilera egiten dira bertan antolatzen diren jarduera eta ikastaroei zein adinekoentzat interes berezia duten gaiei buruz. BIZAN-info gunean kontsultatu daitezke jarduera eta ikastaroen datak.
Infoteka
Bertako bi ordenagailuak kontsultak egin, bidaiak antolatu, jardueretan parte hartzeko izena eman, izapideak egin eta abarretarako erabili daitezke. Langileen aholkularitza eskainiko da. Ordenagailuak erabili ahal izateko, Herritarren Udal Txartela (HUT) eduki behar da nahitaez.
Hitzorduen panela
Interesak konpartitzen dituzten pertsonak elkartu daitezen bideratzeko baliabidea da. Iragarki-taula bat egongo da BIZAN-info gunean, eta baita webgune bat ere. Plan-proposamenak jasoko dira bertan, eta jendea interesen arabera batu dadila sustatuko da. Halaber, topaketa horiek bideratzeko proposamenak bultzatuko ditu BIZAN-info guneak
Bidaiarien txokoa
- Bidaiateka: Gazteen Argibideetarako Bulegoarekin batera eskaintzen da bidaiei buruzko informazioa (gidak, aldizkariak eta liburuxkak) biltzen duen kontsulta-txoko hau.
- Bidaiarien txokoa: Bertan bidaia-esperientzien trukatzen da, eta bidaia alternatiboen planifikatzen dira.
Hizkuntza-kluba
Euskaraz, ingelesez eta beste hizkuntza batzuk praktikatzeko txokoa. 60 urtetik gora izan behar da bertan parte hartzeko, eta hizkuntza-maila ertaina. Jarduera hori Gazteen Argibideetarako Bulegoarekin lankidetzan egiten da; horrenbestez, beste adin batzuetako pertsonekin partekatzen da.
Parte-hartze sozialeko programak
Programa honek duen balioa aitortu nahi die, nola adinekoen ezagutzei, hala herritarren bizi-kalitatea hobetzeko proiektuetan ekarpenak egiteko duten gogoari ere. Programa hauek eskaintzen ditugu gaur egun:
- Bizikletaz, adinik ez: konpartitu ezazu denbora hirian ibiltzeko zailtasunak dituzten adineko pertsonekin. “Bizikletaz, adinik ez” programak triziklo bidez txangoak egitea eskaintzen du, betiere erritmo mantsoan. Partaideek adinekoak hartzen dituzte trizikloan, elkarrekin txangoa egiteko. Parte hartzeko, beharrezkoa da bizikletaz ibiltzen jakitea. Adin guztietako pertsonei irekitako jarduera da.
- Lagun artean: edonori gerta dakioke, bizitzaren une jakinen batean, bakartasuna sentitzea.”Lagun artean” programan beste pertsona batzuekin bildu zaitezke, elkarrekin egon, hitz egin, paseatu, kafea hartu eta abarretarako. Adin guztietako pertsonei irekitako jarduera da.
Gainera, BIZAN-info gunean hiriko adinekoen proiektu- eta ideia-proposamenak jasotzen ditugu.
Erretiroa hartu aurretiko prestaketa-programa
Pertsonon zahartze-proiektuaren parte ohi da erretiroa hartzea. Une hori erabakigarria da, benetako erronka (ikuspegi ekonomikoa eta emozionaletik, baita bizitza antolatzeko ere), eta, horrenbestez, laguntza eta, batez ere, informazio ona izatea eskatzen du. BIZAN-info guneak erretirorako prestakuntza- eta informazio-laguntza eskaintzen dizkizu.
Aholkularitzak
- Aholkularitza juridikoa adinekoentzat eta familia zaintzaileentzat
- Aholkularitza psikologikoa 60 urtetik gorakoentzat
Aholkularitzak konfidentziala eta doakoa emateko zerbitzuak dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.