Udaleko hezkuntza jarduerak - Zinea lagun! Zinegintza lantegia
2022/23 ikasturtea / Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza
Deskribapena
Zinea lagun! Zinerako espazioa da, nagusiki, praktikaren bitartez zazpigarren arteari buruzko interesa piztea du helburu. Programa honetan beraien istorioak asmatuz eta teknologia berrien erabilera bultzatuz sormena garatuko dute, hori guztia berdinen arteko parte-hartzezko eta kolaboraziozko giroan.
Lantegi honetan Stop Motion animazioaren teknikak aztertuko dira, hau da, objektu estatikoen mugimendua irudikatzea jarraian grabatzen diren irudi finkoen bidez. Praktika horretarako aplikazio espezializatuak eta gailu mugikorretan duten erabilera ere aztertuko dira.
Parte hartzen duten taldeek animaziozko bideo txiki bat egingo dute plastilina edo pixilazioa -gizakiak erabiltzen diren stop motion teknikaren aldaera- erabiliz.
Balioak
Sormena, prestakuntza eta parte-hartzea.
Helburuak
- Zinearen hizkuntza ikasleei gerturatzea.
- Oinarrizko animazioa eta irudien mugimenduen teknikak ezagutzea jolas-giroan.
- Istorioak kontatzeko lengoaia bisuala eta plastikoa gerturatzea.
- Ikus-entzunezko lan bat sortzeko partaideen elkarlana bultzatzea.
Hartzaileak
LH (5. eta 6. maila), DBH, DBHO.
Antolamendua
- Lekua: Montehermoso Kulturunea.
- Data: 2023ko martxoaren 13tik 17ra.
- Egunak: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala.
- Ordutegia: 9:30ean eta 11:30ean.
- Iraupena: ordu eta erdi.
- Partaideak: gehienez 25 ikasle.
- Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Tik Tak Film Studioren eskutik.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Jarduerak irauten duen bitartean irakasleak izango du ikasleen portaeraren ardura.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzailea: Montehermoso Kulturunea
- Helbidea: Frai Zacarias Martínez, 2
- Telefonoa: 945161830 Luzapena: 6492 (Maite López)
- Posta elektronikoa: mlopez@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Lehen Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Arte eta ikus-entzunezkoen hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.