Europa Biltzar Jauregiko lorategi bertikala eta terraza - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Europa Biltzar Jauregia arkitektura jasangarriaren ikur bihurtu da. Espainian Passivhaus XXL ziurtagiria lortu zuen lehenengo biltzar-eraikina izan zen, eta landare-fatxada ikusgarria nahiz hiriaren barrualdeko Eraztun Berdera begira dagoen teilatu laua dauzka.
Eraikin berdea
Goitik behera birmoldatu zutenetik, jauregiko fatxadak 1.500 metro karratu inguruko lorategi bertikala dauka, eta, bertan, Araban eta Euskal Herrian berezkoak diren hainbat barietateko 33.000 landare baino gehiago daude. Landare-fatxada horrek eraikinaren isolamendu termikoa eta akustikoa hobetu ditu, eta energia-kontsumoa murriztu.
Teilatuko lorategia
Teilatuko terrazatik, Gasteiz Hiribideko korridore berdea ikusten da. Halaber, lorategi usaintsu batez gozatzeko aukera dago bertan, zeina eraikineko bisita gidatuen ibilbidean sartuta dagoen.
Nola iritsi:
Gasteiz etorbidea 85, 01009 Vitoria-Gasteiz, Araba.
- Bizikletaz: hara iristeko bidegorriak eta bizikletaz mugitzeko informazio gehigarria kontsultatu itzazu.
- Tranbiaz: Abetxuku eta Ibaiondo lineak - Geralekua: Europa.
- Autobusez: 1., 5. eta 8. lineak - Geralekua: Europa.
Informazio gehiago jaso eta harremanetan jartzeko
Turismo Bulegoa:
- Telefono-zenbakia: +34 945 161 598
- E-maila: turismo@vitoria-gasteiz.org
- Helbidea: Espainia plaza 1, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba.
Europa biltzar-jauregia:
- Telefono-zenbakia: +34 945 16 15 20
- E-maila: congrestur@vitoria-gasteiz.org
- Helbidea: Gasteiz etorbidea 85, 01009 Vitoria-Gasteiz, Araba.
Argazki-galeria:
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157713911696828Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.