Autobus geltokia - Geltokiko zerbitzuak

Gasteizko autobus geltokiak bi solairu ditu (beheko solairua eta lehen solairua), bai eta parking-erabilera duen sotoa ere. Beheko solairua 11.500 metro koadrokoa da. Bertan, bulegoez eta nasa eremuaz gain, erabiltzaileentzako zerbitzuak daude. Sarreran informazioa gunea eta txartelak saltzeko leihatilak, itxaron aretoa eta jarraian adieraziko diren zerbitzuak daude:

Parking

Geltokiko beheki solairuan dago. Tarifak eta erabilera-arauak kontsultatzea.

Bideoz zaindutako bizikleten aparkalekua du, estalia eta sarbideen kontrolarekin.

Kafetegi - Jatetxea

Beheko eta lehen solairuen artean dago kafetegi-jatetxea. Halaber, bidaiarientzako denda bat dago. Itxaron aretoan edariak eta aperitiboak saltzeko makinak daude.

Kafetegiren ordutegia:

  • Astelehenetik-ostegunera: 7:00 - 23:00
  • Ostiralak: 7:00 - 24:00
  • Larunbatak: 8:00 - 24:00
  • Igandeak eta jaiegunetan: 08:00 - 23:00

Kontsigna

Kontsignan 48 armairu daude, bidaiariek erabiltzeko prest. Kontsigna zerbitzua automatikoa da. Eskudirutan ordaindu behar da, zaindegiaren arreta gunean. Bi armairu-neurri daude: 44 ertainak (2,60 € eguneko edo zatiko) eta 4 handiak (3,40 € eguneko edo egun zatiko). Kontsigna irekita izango da geltokiaren ohiko ordutegian (06:00etatik 24:00etara, urteko 365 egunetan). Gehienez, 15 egun natural erabili daitezke: erabiltzen hasten denetik 15 egun igarotzen direlarik, geltokiko administrazioak biltegira eraman ahalko ditu kontsignetan gordetako ondasunak. Kontsignan 15 egunetik gora egon diren ondasunak eskuratzeko, kontsigna 15 egunez erabiltzeari dagokion prezioa ordaindu beharko da eta horretaz gainera, hamabosgarren egunetik aurrera, egun bakoitzeko 0,80 euro (kontsigna ertainaren kasuan) edo 1,70 euro (kontsigna handietan).

sarrera eta itxaron gela

Paketeria

Fakturazio bulegoa sarreran dago, kafetegiaren ondoan. Haren bitartez pakete eta maletak bidali edo jaso daitezke. Langileak daude zerbitzua emateko. Prezioa desberdina izango da bi faktoreren arabera: batetik nondik jaso edo nora bidali nahi den dena delako pakete edo maleta; bestetik, bere pisu eta bolumena. Dela paketerik hartzeko, dela bidaltzeko, zerbitzua erabili nahi dutenek fakturazio bulegora joan beharko dute, eta langilerik aurkezten ez bada, zerbitzua interfonoaren bitartez eskatu.

Paketeria-zerbitzuaren tasen ordainketa banku-txartel bidez egin beharko da.

Fakturazio ordutegia:

Astelehenetik-ostiralera (lanegunetan): 9:00-13:00/15:30-20:00.

Komunak

Geltokiko komunak egokituak dira, eta haurrei fardela aldatzeko mahaiez hornituta daude. Komunak itxaron aretoan daude, eta ura aurrezteko sistemaz hornituta daude.

Desfibriladorea

Eraikuntza kardio-babestuta dago desfibriladorearekin.

Segurtasuna eta zaintza

Geltokiak zaintza zerbitzua dauka eguneko 24 orduetan; horrez gain, lapurretak ekiditeko kamera eta alarmaz hornituta dago. Geltokiko langileek lehen sorospenen lorreko prestakuntza jaso dute,. Horrez gain, bada desfibriladore bat, bihotzeko arazo larriei aurre egiteko.

Geltoki izendatua

Gasteizko autobus geltokia "geltoki izendatua" da, Autobus- eta autokar-bidaiarien eskubideei buruzko 181/2011 (UE) Europako Erregelamenduarekin bat etorriz. Horrek esan nahi du laguntza espezializatua eta doakoa ematen zaiela ezintasunen bat edo mugikortasun murriztua duten pertsonei. Geltokiko informazio gune nagusia da laguntza eskatu duten pertsonei harrera egiteko lekua. Geltokian bada urritasunak dituztenei laguntzeko egokitzapenik, esaterako ikusmen urrikoentzat (oinez hauteman daitekeen bidexkak) eta entzumen arazodun pertsonentzat (begizta magnetikoa). Kortesiazko gurpildun aulkiak daude, behar dutenei eskaintzeko.

Urritasunik edo mugikortasun mugatua duten pertsonei eskainitako arretari buruzko informazio gehiago.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.