Gazte Plaza: gazte sorkuntza artistikoarekin hitzordua

Dekoratzeko irudia

Hemen da Gazte Plaza!

2026ko apirilaren 18an,Gazte Plaza izango da Gasteizen. Ekimenean, udalerriko artista gazteek beren sormena eta talentua erakutsiko dute.

Gazte Plazako aurreko urteko irudia Lucia Lasaga Gallego (@dardara.ka) gazteak sortu zuen. Luciak Diseinu grafikoa eta ilustrazioa egiten ditu.

Hogei bat jarduera

Larunbat osoan zehar, programak hogei bat jarduera eskainiko ditu publiko guztientzat, besteak beste, kontzertuak, tailerrak, pintura, antzerkia eta dantza…. Ekintzak sarrera librea izango dute.

Erdi Aroko hirigune osoan zehar

Gazte Plaza almendrako hainbat gunetan egingo da: Buruileria Plazan, Santa Maria Plazan eta Aihotz Plazan. Eguraldiak lagunduko ez balu, jarduera batzuk lekuz alda daitezke Landatxo eta Aldabe Gizarte Etxeetara.

Programazioa

Gazte Plazak deialdi publiko baten bidez, pertsona gazteen proposamenak bildu zituen talde eragileak eta horietatik abiatuta osatu zen programazioa.

Jarduerak hiru gunetan banatuko dira: Mugitu Santa Maria plaza, Entzun Burullerias plaza eta Arnastu-Sortu Matxete plaza. Jarduera ibiltariak ere egongo dira.

Apirilak 18 larunbata

Aihotz Plaza: Arnastu eta Sortu

11:00-14:00 eta 17:00-19:00: Azoka eta “Pop up & Tardeo”

11:00-14:00 eta 17:00-21:00: Mural Kolektiboa

12:00-14:00: Estanpazio esperimentala

11:00-14:00: Erakustaldiak eta tailer partehartzaileak

Zeramika

Collage Kolektiboa: Gasteizko Zatitxoak. Parte hartzeko izena eman behar da.

Ispiluaren azala

Saharaui Tea

Fanzine Azkarra. Parte hartzeko izena eman behar da.

18:00-21:00: Jantzita eramaten den artea (Estanpazioa)

Santa María Plaza: Mugitu

12:00-14:00: Performance “Hegazkin eran”

17:00-20:00: Royal Batle. Parte hartzeko izena eman behar da.

20:00-22:00: Arabatar LGTBI zine topaketa

Buruileria Plaza: Entzun

10:30-13:00: Ahotsa Dantzan & Ahots Hutsean. Parte hartzeko izena eman behar da.

13:00-14:00: Musika Klasikoa Gazteentzat

17:00-18:00: Euskal Musika Hamarkadaz Hamarkada

18:00-20:00: Gastiez Gazte Jam Session

20:00-20:00: Gazte Plaza Abestia

20:00-22:00: Nun kontzertua

22:00-23:00: Andriginaren gaztaroa Drag Showa

Ibiltaria

11:30-13:30

Gazte Plazako Beat “Zaratatik Musikara”

Batulimba (Batukada)

12:00-13:30

Kalegira eta geldi! (Txistulariak)

12:00-14:00

Light Painting Argazkiak. Parte hartzeko izena eman behar da.

17:00- 20:00

Kaleko Antzerkia. Parte hartzeko izena eman behar da.

Euria eginez gero, Buruileria eta Santa Maria plazetako jarduerak lekuz aldatuko dira, Aldabe Gizarte Etxera eta Landatxo kiroldegira. Ordutegiak ere aldatu egingo dira, beraz, Gazte Plaza egunean gure sareak jarraitzea eta Udalaren webgunera sartzea gomendatzen da, egunean egoteko.

Azoka

18 eta 30 urte bitartean baldin badituzu, Gasteizkoa baldin bazara edo bertan lan egin, ikasi edo bizi bazara eta Gazte Plazako azokan parte hartu nahi baldin baduzu. Izena eman dezakezu martxoaren 30etik apirilaren 13ra arte.

Ekimen gaztea

Gazteriaren Udal Zerbitzuaren eskutik diziplina artistiko desberdinetako 6 gaztek osatutako talde eragileak gidatuko du Gazte Plaza. Talde eragilea partaidetza-prozesu baten ondoren aukeratua izan da. Gazte-talde hori honako jarduerak burutuko ditu:

  • Jaialdia diseinatzea eta antolatzea
  • Talde profesionalarekin batera erabakiak hartzea
  • Ekitaldian zehar komunikazioa eta bitartekotza egitea
  • Beste gazte batzuekin taldean lan egitea

Helburuak

  • Udalerriko gazte sortzaileen ezagutza, lankidetza eta sareko lana bultzatzea.
  • Hiriko gazteen kultura-sormena sustatzea eta babestea.
  • Zaintzako gazteen pentsamendu sortzailea eta berrikuntza sustatzea.
  • Gazteen adierazpen artistiko eta kulturalerako bidea izatea.
  • Gazteen arte-adierazpenen kontsumoa sustatzea Gasteizen.
  • Hiriko gazteen presentzia aktiboa eta sortzailea modu positiboan ikusaraztea.
  • Hirian aurkitzen ditugun diziplina alternatibo guztiei esparru fisiko espezifikoa ematea.

Agenda

Kontaktua

OMIJ Gazte informazio bulegoa (Plaza Berrian).

945 16 13 30

infogaztea@vitoria-gasteiz.org

https://v-g.eus/GaztePlaza(Beste leiho batean irekiko da)

@vggaztea(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: