Zure esku ere badago

zure esku

Gazte Koadrila batek bizi dituen egoera desberdinen komiki multzoa, beraiei esker sexualitatea, aniztasun sexuala, estereotipoak, pertsonen arteko harremanak,… aztertuko dituzte

Helburuak

  • Gazteen heziketan eragitea sexualitate-bizipen libre, begirunetsu eta arduratsuak izateko.
  • Harremanetan emakumeen ahalduntzea sustatzea.
  • Sexualitate-arloan eskaintzen diren errekurtsoak ezagutzera ematea.

Materialak

Zure esku ere badago kanpainak gazteentzako eta haiekin lan egiten duten agenteentzako komikiak eta unitate didaktikoak eskaintzen ditu. Komiki bakoitzak gai ezberdina jorratzen du, guztiek Gasteizen dute eszenatokia eta bukaera irekita uzten dute pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Gainera, komikiekin batera unitate didaktikoak ditugu gazteekin lantzeko.

Hizkuntzak:

Euskaraz eta gaztelaniaz.

Formatua:

Soilik formatu elektronikoan egin ditugu. Alde batetik, bi bilduma egin ditugu, lehenengokoan komiki guztiak euskaraz eta gaztelerazko bertsioan agertzen dira bilduta eta hauek erabiltzeko modua. Bigarrenean, unitate didaktiko guztiak biltzen dira

Beste alde batetik, komiki bakoitza bere unidade didaktikoarekin argitaratu dugu eta pdf bertsioko komikiak eta unitate didaktikoak deskargatzea dago.

Komikiak ere bideo formatuan dauzkagu WhatsApp bidez ikusi ahal izateko.

Bilduma osoa dokumentu bakar batean izan nahi ezkero edo eta WhatsApp formatuan harremanetan jarri eta eskatu dezakezu:

Gazteria Zerbitzua

planjoven@vitoria-gasteiz.org

945161616, luzapena: 6515

1. komikia: Astebururako plana

Gaia: Harreman erotiko konpartituak eta emakumeen plazera.

2. komikia: Egun pasa igerilekuan

Gaia: Edertasun ereduak eta norberaren gorputzaren onarpena.

3. komikia:Ezusteko bat WhatsApp bidez

Gaia: Bitarteko birtualetan hartu beharreko oinarrizko babes neurriak

4. komikia:Bikote ezin hobea

Gaia: Maitasun erromantikoaren eredutik harago, zeintzuk dira benetako bikote "idealaren" osagaiak?

5. komikia: Asexoria ezagutzen

Gaia: Inguruan dauden baliabideak, lehen koito harremanak ahalik eta positiboenak izan daitezen laguntzen duten faktoreak.

6. komikia: Egun berezia

Gaia: Elkarrekin komunikatzeko hainbat modu daude..

7. komikia: Lagun talde benetan aparta

Gaia: Aurreiritziak alde batean, aniztasunak dakarren aberastasuna bestean.

8. komikia: kedada mutilekin

Gaia: maskulinitate-ereduak, jazarpena sexu edo generoagatik.

9. komikia: Eta zu, nola moldatzen zara?

Gaia: harreman begirunetsuak jai- eta aisialdi-guneetan.

10. komikia: Sexuak, drogak eta kontu txarrak

Gaia: Drogak eta arriskuko jokaera erotikoak; drogen eragina plazeraren erantzun fisiologikoan.

11. komikia: Nire mugikorra, nire espazioa

Gaia: Maitasun erromantikoari buruzko mitoak garai digitalean eta mugikorraren erabileraren kudeaketa, bikote-harremanetan.

12. komikia: Bion gustura, biok gustura

Gaia: Desira erotikoen adireazpena eta adostasunaren bilaketa elkartze erotikoetan.

13. komikia: Nor da "benetako"?

Gaia: Sexu- eta genero-aniztasuna (identitatea, desira erotikoaren orientazio sexuala).

14. komikia: Elkar Zainduaz

Gaia: Arrisku-jarduerak, Kontrazepzioa, STI -(Sexu-Transmisioko Infekzioak) eta Babesteko erantzukizuna.

15. komikia: Pornoa larrugorritan

Gaia: Erotikaren eredu pornografikoa, Pornoari buruzko gezur eta mitoak, Pornoaren eragina maskulinitatearen eta feminitatearen sozializazioan.

16. komikia: Zer erakutsi, hori irakatsi

Gaia: Sare sozialetako nesken gehiegizko esposizio fisiko eta erotikoa eta esposizio emozionala, esposizio maskulinoarekiko desberdintasunak aztertuz.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: