Gazte Faktory: lortu gune bat zure zaletasunentzat

12 eta 30 urte bitartean baldin dituzu eta zure lagun taldearekin daukazun afiziorako leku bat behar baduzu. Gazte Factory programak espazio bat aurkitzen lagunduko dizu.

Zure jardueretarako espazio motak

  • Gizarte-etxeetako aretoak, hiriko edozein auzotan.
  • Lakua auzoko udal-lokala (Loreto Arriola kalean).

Nola eskatu espazio bat

Jar zaitez gurekin harremanetan juventudtl3@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez edo WhatsApp bidez, 626 74 49 36 telefonoan (Gazteria Bulegoko Whatsapp zenbakia).

Kontuan izan udal guneren batera sartu ahal izateko gutxienez 5 gaztek osatutako talde bat izan behar duzuela.

Kontaiguzu zein den zure kasua eta zure beharretara ondoen egokitzen den espazioa lortzen lagunduko dizugu.

Martxan dauden jarduerak

K- pop dantza taldeak

Egon adi Gazteria Zerbitzuaren sare sozialetan ere (@vggaztea), urtero ekitaldi publikoak antolatzen baititugu talde horiekin, haien jarduera ezagutarazteko eta zabaltzeko.

Kantu taldea

  • Zer: Xtraklub gazte aisialdiko programako kantu tailerretik sortutako gazte talde bat entseatzeko eta kantuaz gozatzeko elkartzen da.
  • Non eta noiz: Pilar gizarte-etxean.
  • Kontaktua: hemen duzue Instagrama, zure saiakuntzaren bat kuxkuxeatu nahi baduzue ere: @belatz.ta.zor(Beste leiho batean irekiko da)

Loreto Arriola

Uztailan bukatu zen epea aurkezteko eta momentu honetan ebazten ari da.

Informazio gehiago eta aholkularitza

Gazte Informazio Bulegoaren WhatsAppa: 626 74 49 36

juventudtl3@vitoria-gasteiz.org

Gazte Informaziorako Udal Bulegoa (Plaza Barria, 1, behea)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.