Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Gure superheoriak, Superlonjez, gidatuko zaituzte gomendio batzuekin lonjak erabiltzeko.
https://www.youtube.com/playlist?list=PL3qy2ZNcrlYoVfSM3Ex83oattgKdrnW_kLonjei buruz iritzia edo ideia edo proposamen bat eman nahi baduzue posta elektroniko honen bidez egin dezakezue: gazteria@vitoria-gasteiz.org
Lonja lagunen arteko topagune eta aisialdirako leku bat da, udal-araudi espezifikoa ez dago horri buruz. Dena den, lonja batean parte hartzeak eskubideak eta betebeharrak dakartza, eta auzokideekin eta zuen arteko bizikidetasun begirunetsua eskatzen du.
Horregatik eta lokala modu egokia eta ziur gozatzeko gida hau aurkezten dizuegu.
Gazte lonjei buruzko 2012an egindako ikerketaren eta Gazte Plana baloratzeko egindako inkesten arabera, 14 30 urte arteko pertsonek %11ren eta %14ren artean lonja bat daukate. Hauei gehitu behar da lonjatik pasatzen diren lagunak edo familiarrak. Beraz hiriko gazte askok ezagutzen eta erabiltzen dituzte lonjak topagune bezala.
Kontuan izan
Zure kuadrillarekin biltzeko leku berri bat bilatzen duzunean gauza batzuk kontuan hartu behar duzu. Nahiz eta udal-arau espezifikoa gazte lonjei buruz ez egon, lokalak bete behar izango lituzkeen ezaugarriak ezartzen dituzten beste arau eta lege batzuk badaude.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.