10 LINEA SORTU BERRIA eta aldaketak 3, 9, 5, 6, 7 eta 2B lineetan

2015eko otsailaren 27tik aurrera TUVISAk aldaketak egingo ditu bere lineetan. Hasteko eta behin, abian jarriko da L10 linea sortu berria, eta horrek aldaketak eragingo ditu 3, 9, 5, 6, 7 eta 2B lineetan.

Ez dira aldaketak izango 1, 4 eta 8 lineetan.

10. Linea sortu berria ALDAIA-LARREIN (Ekialde - Mendebalde)

Aldaiarako lotura-autobusaren (L6-A) luzapena izango da, udal bulego berrien paretik eta Prado kaletik hiriaren erdialdera joateko, eta hortik Larreinera, 7. linearen ohiko ibilbidetik barrena.

Kale hauetatik barrena egingo du itzulerako bidaia: Antonio Amat, Zumakadi ibilbidea, Castro Urdiales, Herrandarren kalea, Jesus Guridi eta Katedrala; eta Aldaiarako bidean Epaitegia, Teodoro Dublang, Ama Teresa Kalkutakoaren kalea eta Nazio Batuen hiribidea.

10 linea sortu berriari buruzko informazioa

mapa

mapa

Aldaketak 6, 7, 3, 9, 2B eta 5 lineetan

(Oharra) pdf

Aldaketak 6. LINEAN

6. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)

Aldatu egingo da Zabalganeko ibilbidea. Joateko bidea Giza Eskubideen kaletik egingo du, eta etorrikoa Zabalgana hiribidetik.

  • Desagertu egingo da geltoki hau: "Nazio Batuak / Unicefen ibilbidea"
  • Geltoki berriak: bi geltoki berri egingo dira, hauen aurrez aurre: "Giza Eskubideak / Eskibel ibilbidea" eta "Zabalgana 39".
  • 10. linea sortu berrian sartuta geratuko da Aldaiarako lotura-autobusa (L6-A).
  • Orain arte bezala jarraituko dute ordutegi eta maiztasunek, bai eta linearen gainontzeko geltokiak eta ibilbidea.

6

Aldaketak 7. LINEAN

7. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)

Zuzenagaoa izango da aurrerantzean ERDIALDETIK SALBURURA joateko ibilbidea: Olagibel eta Jose Lejarreta kaleetan eta Iliada ibilbidean barrena egingo du bidea.

  • Geltoki berriak: "Olagibel / Anbulatorioa" eta beste bi berri, hauen aurrez aurre: "Florida / Judimendi" eta "Florida / Jacinto Benavente".
  • Desagertu egingo da geltoki hauek: "Bakea", "Manuel Iradier 76", "Heraclio Fournier 2-24-42", "Izarbenta", "Guillermo Elio" eta "Antonio Amat"; 10. lineak hartyuko ditu horiek guztiak.
  • Ordutegia oraingo berbera izango da, bai eta linearen gainontzeko geltokiak eta ibilbidea.

7

Aldaketak 3. eta 9. LINEETAN

3. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)

9. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)

Lanegunetan maiztasuna 20 minututik behinekoa izango da; gainontzeko egunetan egungo maiztasunei eutsiko zaie.

Aldatu egingo da linea hauen hegoaldeko ibilbideak: joan-etorria Izardui Komandantearen kaletik, gero Herrandarren eta Castro Urdiales kaleetatik jarraitzeko.

  • Desagertu egingo da geltoki hauek: "Zumakadi 16-76-94" eta "Raimundo Olabide 25".
  • Geltoki berriak: "Castro Urdiales 2" eta "Izardui Komandantea / Zumakadi" (iparralderantz). 9. lineak Aretxabaletara heltzeko duen luzapenean 2 geltoki berri sortuko dira: "Aretxabaleta / Herria" eta "Aretxabaleta" (Zalduondo kalean, Okariz kalearekiko bidegurutzea baino lehen). Bide amaierako geltoki berria Zumakadin: "Izardui Komandantea / Zumakadi"
Luzapena Aretxabaletara lanegunetan

- Aretxabaletatik lanegunetan itzultzeko, 9. linea. Orduko zerbitzu bat izan beharrean, ordua jo eta 8 minutura (8:08, 9:08, 10:08... 21:08an azkena), hemendik aurrera orduko bi zerbitzu izango dira, ordua jo eta 13 eta 33 minutura(8:13, 8:33; 9:13; 9:33... 21:33an azkena). Gainera, lehen zerbitzua 7:33an izango da.

- Aretxabaletara lanegunetan joateko, 3. linea. Gamarratik irten eta "Bakea" geltokitik ordua jo eta handik 58 minutura pasatzen den 9. linearen zerbitzu bakarraren ordez (7:58, 8:58, 9,58... 21:58an azkena), Bergarako atetik 3. lineako bi zerbitzu aterako dira eta "Bakea" geltokitik ordua jo eta handik 15 eta 55 minutura bina zerbitzu izango dira (7:15, 7:55; 8:15. 8:55... 21:55ean azkena).

Luzapena Aretxabaletara gainontzeko egunetan

Aldaketarik ez da. Joan-etorria, biak 9. linean.

Aldaketak 2B LINEA

2. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)

"Zumakadi 16" geltokia lehengo kokapenera atzeratuko da ("Zumakadi plazatxoa" izenekora), "Zumakadi 15" geltokiaren aurrean.

Aldaketak 5. LINEA

5. linearen ordutegiak eta ibilbidea, 2015/02/27tik aurrera (pdf)

Zerbitzu berriak; luzapena Jundizera, ordutegi eta ibilbide berriekin.

5. linea Salburua - Elejalde

Zerbitzu hobeak lanegunetako azken orduetan.

" "

5A linea Salburua - Aztegieta

Ordutegi berriak lanegunetan, 10 minutu lehenago.

" 2

5B linea Salburua - Jundiz Ariñiz

Ibilbide berria eta zerbitzu gehiago. Lermandabidetik Basalderako ibilbidea Jundiz kaletikl egingo da.

  • Geltoki berriak: "Lermandabidea / Jundiz" (joateko), "Jundiz / Zurrupitieta" (joateko), "Zurrupitieta / Jundiz" (itzultzeko) eta "Lermandabidea / Jundiz" (itzultzeko).
  • Desagertu egingo dira geltoki hauek: "Zurrupitieta / Zuazobidea" (joan eta etortzeko)

" "

5B linea Salburua - Jundiz IAT

Ibilbide berria eta zerbitzu gehiago.Joan-etorriko ibilbideak kale bereetatik, Jundiz kaletik pasatu gabe.

  • Geltoki berriak: "Lermandabidea / Jundiz" (joateko), "Lermandabidea / Araneta" (joateko), "Mendigorritxu" (joateko), "Zurrupitieta / Mendigorritxu" (joateko) eta "Lermandabidea / Jundiz" (itzultzeko).
  • Desagertu egingo dira geltoki hau: "Jundiz"

" "

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.