Gazteria - Gazte Informatzaileen Sarea

Gazte Informatzaileen Sarea 15 eta 25 urte bitarteko ikasleek osatzen dute. Ikasle horiek, beren ikastetxeetatik, gazteen intereseko gaietan (zerbitzuak eta baliabideak, prestakuntza, bekak, lehiaketak, enplegua, aisialdia, etab.) informazioa erakartzeko eta zabaltzeko prozesuaren protagonista bihurtzen dira.

Informazioa biltzeko eta zabaltzeko, informazio-panelak eguneratzen dituzte ikastetxeetan, eta informazio-bideo laburrak grabatzen dituzte Gazteria Zerbitzuaren sare sozialetarako edo aurrez aurreko arreta ematen dute beren ikastetxeetako ikasleei.

Gazte Informaziorako Bulegoak koordinatutako programa da. Bertan, gazte informatzaileek ekarpen ekonomikoa jasotzen dute ikasturte batean egindako lanagatik.

Ikastetxeetako informazio-panelei gazte-informazioko panel-sare bat gehitzen zaie udal-ekipamenduetan (gizarte-etxeetan, kiroldegietan...).

2025-2026 ikasturteko deialdia

Nola parte hartu

Gaztea bazara: jar zaitez harremanetan zure ikastetxearekin DBHko 4. mailako, Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikaslea bazara. Esan informatzaile izatea gustatuko litzaizukeela.

Ikastetxea bazara: deialdi honen oinarriak kontsultatu ondoren, eskabidea eta eranskinak bete eta erregistratu, Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez edo Herritarren Arretarako Bulego batean.

Proposamenak aurkezteko epea

2025eko urriaren 2ko 23:59ak arte.

Deialdiaren oinarriak

2025-26 ikasturteko deialdiaren oinarriak pdf ikurra

Eskabidea eta eranskinak

I. Eranskina: Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria pdf ikurra

II. Eranskina: Ikastetxearen eskaera pdf ikurra

III. Eranskina: Informatzaileen eskaera pdf ikurra

IV. Eranskina: Gazte informatzaileek egin beharreko proposamena pdf ikurra

V. Eranskina: Baimenak pdf ikurra

Zalantzak eta iradokizunak

infojoven2@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan, 945 16 13 30 telefonoan edo WhatsApp-aren bidez: 626 744 936(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: