Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

COVID-19 laguntzak

Tokiko ekonomiaren aldeko jarduketak, COVID-19aren krisialdian

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu, eta bost ardatzetan banatzen da:

1. ardatza. COVID-19 ezohiko laguntzak
  • Helburua: osasun eta higiene-materiala erosten laguntzea.
  • Hartzaileak: Alarma-egoerak eragindako 10 langilera arteko enpresak.
  • Ekintzak: COVID-19aren aurrean babesteko inbertsioetarako ezohiko laguntzak, enpresetarako, txikizkako merkataritzarako eta ostalaritzarako.
  • Inbertsioa guztira: 750.000 €.
2. ardatza. Bertako establezimendu txikien, ostalaritzaren eta hotelen babesa
  • Helburua: inbertsioa eta eraldaketa digitala merkataritzan eta ostalaritzan.
  • Hartzaileak: Gasteizko udalerrian ezarritako txikizkako merkataritzaren, zerbitzu pertsonalen eta ostalaritzaren alorretako enpresa txikiak, 50 langilera artekoak.
  • Ekintzak:
    • Txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen alorreko enpresa txikiak ezarri, eraberritu eta modernizatzeko laguntzak.
    • Ostalaritza alorreko enpresa txikiak eta hotelak ezarri, eraberritu eta modernizatzeko laguntzak.
    • Txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitala bultzatu eta laguntzea, teknologia berrien bitartez enpresa horien lehiakortasuna optimizatzeko baliabide gisa.
  • Inbertsioa guztira: 445.000 €.
3. ardatza. Bertako enpresa-ehuna sendotzea
4. ardatza. Enplegua mantentzeko laguntza
  • Helburua: enpresa txikiei laguntza ematea COVID-19aren aurretik zuten plantilla berreskuratu eta mantentzeko.
  • Hartzaileak: 10 langilera arteko enpresak.
  • Ekintzak:
  • Inbertsioa guztira: 450.000 €. 
5. ardatza. Gasteizko turismoa sustatzea
  • Helburua: Vitoria-Gasteiz marka indartzea turismo helmuga jasangarri bezala.
  • Hartzaileak: zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten edo sektore turistikoan eragina duten 10 langilera arteko enpresak eta autonomoak.
  • Ekintzak: bi linea bereizten dira, bata esperientzia turistikoak sortzen dituzten enpresei bideratua eta bestea biltzar-turismoa sustatzera bideratua.
  • Inbertsioa guztira: 40.000 €.

Informazio gehiago

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana Pdf

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Planeko laguntza bakoitzak berezko deialdi, eskera-epe eta tramitea izango du. Udalaren webgunean eta ALHAOn argitaratuko dira.

Deialdi hauei buruz informazioa garaiz jaso nahi baduzu, eman izena Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saileko buletin elektronikoan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: