Udako kirol jarduerak 2026

Uda honetan, gozatu gizarte-etxeetako kirol jarduerez eta kirol instalazioez. Modalitate asko dituzu aukeratzeko, ordutegi eta instalazio desberdinetan, eta adin guztietarako. Aurkitu zurea!

Jarduerak ikusi

Zentroka bilatu

Ikastaroen zerrenda

Nola eman izena

Izena emateko epea ekainaren 3an hasiko da, 8:30etatik aurrera. Plazak izen-emate ordenaren arabera betetzen dira eta, leku libreak dauden bitartean, izena eman ahal izango duzu.

  • Online
  • Aurrez aurre: gizarte-etxeetan, kiroldegietan, Mendizorrotzan eta Gamarran. Ezingo dituzu txanda bakoitzean 4 izen-emate baino gehiago egin. Izena ematen jarraitzeko, beste txanda bat hartu beharko duzu.
  • Telefonoz: 010 telefonora deituta (edo 945 16 11 00).
  • Deskontuak: abonatuek eta langabeek tarifa murriztuak ordaintzen dituzte. Halaber, 60 urte edo gehiagoko pertsonek ere gutxiago ordaintzen dute jarduera batzuetan.
  • Ordainketak: izena ematen duzun unetik, bi egun dituzu ordaintzeko. Epe horretan ordaintzen ez baduzu, plaza galduko duzu. Gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan egin dezakezu ordainketa, zure banketxean edo online ordainketen gunean. Kontuan izan online ordaintzen baduzu eta deskontu bat egokitzen bazaizu, tarifa osoa ordaindu beharko duzula (deskonturik gabe) eta, ondoren, formulario hau bete beharko duzula dagokizun itzulketa egin diezazugun.

Zalantzarik baduzu, ordainketari eta murrizketei buruzko informazioa kontsulta dezakezu.

Ikastaroen iraupena

Hilabeko jarduerak
  • Uztaila: 4tik 31ra
  • Iraila: 1teik 28ra.
Hamabostaldikoak
  • Uztailaren lehen hamabostaldia: 6tik 17ra.
  • Uztailaren bigarren hamabostaldia: 20tik 31ra.
  • Irailaren lehen hamabostaldia: 1etik 11ra.
  • Irailaren bigarren hamabostaldia: 14tik 25era.

Bajak eta bertan behera gelditzeak

Baja ematea

Jarduera hasi baino gutxienez 24 ordu lehenago ematen baduzu baja, ordaindu zenuenaren % 85 itzuliko dizu Udalak. Gainerako %15a kudeaketa-gastuengatik atxikiko du. 24 orduko aurrerapenik gabe ezeztatzen baduzu, ez duzu diru-itzulketarik jasoko, baina zure lekua libre utziko duzu interesa duen beste edonorentzat.

Bajan eman dezakezu edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan, baita Egoitza Elektronikoko eremu pertsonaleko Ordainketak, berritzeak eta bajak atalean ere.

Bertan behera gelditzea

Jarduera bertan behera gelditzen bada gutxieneko izen-emate kopurura iritsi ez delako, ordaindu duzun kuotaren % 100 itzuliko dizu Udalak.

Sartzeko, txartela beharko duzu

Jarduera batean izena emanda egoteak ez dizu eskubiderik ematen Gamarra edo Mendizorrotzako instalazioetara txartelik gabe sartzeko. Abonamendu edo paseren bat izan behar duzu:

Informazio gehiago

Joan zaitez edozein gizarte-etxe eta kirol-instalaziotara, edo deitu 010 telefonora (ala 945 16 11 00).

vitoria-gasteiz.org/kirola

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.