Udalaren Gazte Plana

Gasteizko Udalaren Gazte Plana gazte-ikuspegia udal-ekintzaren alderdi guztietan integratzen duen tresna da; halaber, bateratu egiten du tokiko administrazio publikoak egiten duen lana gazteei dagokienez.

2004tik gaur egun arte egin diren gazte planak diseinatu dira udal arlo guztietan eta udaleko sail guztietatik garatzen diren gazte-politikak egituratzeko tresna gisa.

Udalaren 5. Gazte Plana 2023-2025

Udalaren Bosgarren Gazte Plana 2025ean amaitu zen. Datozen hilabeteetan hurrengo planaren diseinuari ekingo diogu. Orrialde hau eguneratzen joango gara prozesuak aurrera egin ahala.

Misioa

Gazte Planaren xedea da gazteei bizi-proiektu bat egiteko erraztasunak ematea, laguntza proaktiboaren bidez, norberari bere bizitzako une eta fase egokienean, emantzipazioko, prestakuntzako eta autonomia ikasteko prozesuen edozein alditan, lana bilatzeko edozein fasetan edo lan-munduaren baitan, familia independente bat sortzeko orduan...

Gizartearen aldaketaren eragile bihurtu nahi ditu gazteak, gazteen kezka-iturri diren eta haiei eragiten dieten errealitatearen alderdi guztietan parte hartuz eta bizi diren hirian eta gizartean herritar aktibo gisa aritzeko duten ahalmenez jabetuta.

Horretarako, gazteen protagonismoa, parte-hartzea eta inplikazioa bultzatuko ditu Gazte Planak, beren bizi-proiektuaren garapenean pertsona gisa garatzen eta aurrera egiten lagunduko dieten proposamenak nahiz Gasteizen garapenean lagungarri izango diren proposamenak diseinatzeko eta praktikan jartzeko orduan.

Aurreko planak

Imagen archivo pdf Bosgarren Gazte Plana

Imagen archivo pdf Erronka: Gazteak Plan Berezia

Imagen archivo pdf Laugarren Gazte Plana

Imagen archivo pdf Hirugarren Gazte Plana (gaztelaniaz)

Imagen archivo pdf Bigarren Gazte Plana

Imagen archivo pdf Lehenengo Gazte Plana (gaztelaniaz)

Interesa baduzu Gazteria Elkargunean parte hartu dezakezu. Udalak gazteriaren alorrean burutzen duen politikaren jarraipena egin eta politika horren inguruko eztabaidan parte hartu nahi duten hiriko elkarte eta taldeek -baita banako gazteek ere osatzen dute elkargune hau.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: