Vitoria-Gasteiz Green Deal Youth Challenge

https://www.youtube.com/watch?v=UyWYj_iuOv0(Beste leiho batean irekiko da)

Sarrera

Negozio-ideia bat duzu eta ez dakizu nola gauzatu? Dagoeneko baduzu proiektu bat eta haztea nahi duzu? Ekosistema ekintzailearen kide izan nahi duzu?

Gasteizko Udalak abiarazi du Vitoria-Gasteiz Green Deal Youth Challenge deialdia; hau da, startupak bizkortzeko programa, Gasteiz Green Deal jarduera-eremuetako proiektu berritzaileak martxan jartzea eta garatzen laguntzea xede.

Deialdiaren helburua da hurrengo eremuak oinarri dituzten ekimenak Gasteizen finkatzea eta bertan irautea:

  • ekonomia berdea
  • talentua
  • berrikuntza

Gainera, aurtengo edizioan BerriUp(Beste leiho batean irekiko da) Startupen Azeleragailuaren laguntza teknikoa baliatzeko aukera izango da, erakunde antolatzaileetako bat baita.

Parte-hartzaileak

Talde konprometituak bilatzen ditugu, eta halakoetan:

  • Proiektua aurkezten duen taldeko kideetako batek, gutxienez, 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea egitasmoa aurkezteko unean.
  • Deialdian aurkeztutako proiektu bakoitzeko kide bat, gutxienez, proiektuan lanaldi osoan aritzea.

Proiektuak

Aurkeztutako proiektuek berritzaileak izan behar dute, eta hasierako ideia- edo garapen-fasean egon behar dute ―seed eta pre-seed garaiak―.

Proiektuen jarduera-eremuek honako hauetakoren bat izan beharko dute:

  • Energia berriztagarriak.
  • Mugikortasun-sistemak.
  • Klima-aldaketaren aurkako borroka.
  • Udal-zerbitzu publikoetarako irtenbideak garatzea (garbiketa, hondakinen tratamendua, hiri-argiteria, etab.).
  • Finantzazio jasangarrirako tresnak sortzea eta proposatzea.
  • Emisioak murrizteko sistemak.
  • Energia jasangarria sortzeko eta biltegiratzeko sistemak.
  • Energia garbiak ezartzea.
  • Hiri-birgaikuntzarako irtenbideak, jarraikortasun irizpide.
  • Nekazaritza-ekoizpen eta -banaketa jasangarrirako irtenbideak garatzea.
  • Elikadura-eredu iraunkorra eta osasungarria sustatzea.
  • Ikerketa eta konponbideak hiri-osasunaren esparruan.
  • Naturan oinarritutako arintze-soluzioak.

Aurkezteko epea eta lekua

Proiektuak 2022ko urtarrilaren 20tik 2022ko otsailaren 20ra arte (biak barne) aurkez daitezke, web-formulario honen bidez:

Izena eman online

Proiektuak hautatzea

Epaimahaiak aztertuko ditu proposamenak eta aukeratutako proiektuak aurrez aurre aurkeztu beharko dira martxoaren 11n, Goiuri jauregian (Gasteiz).

Defentsa egin ondoren, epaimahaia bilduko da aukeratzeko 4 hilabeteko azelerazio programa izateko aukera izango duten proiektuak.

Azelerazio programa

Hautatutako proiektuak BerriUp Azelerazio Programan(Beste leiho batean irekiko da) sartu ahal izango dira, eta 4 hilabeteko prestakuntza- eta tutoretza-aldia izango dute egitasmoa garatzeko. Prozesu hori gainditzen duten proiektuen artean, bideragarrienak eta eskalagarrienak aukeratu ahalko dira, 50.000 eurora arteko finantzazioa jasotzeko.

Lege-oinarriak

Deialdi honetako lege-oinarri osoak kontsulta ditzakezu.

Zalantzarik al duzu?

Gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: planjoven@vitoria-gasteiz.org .

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.